Hotzikara, zirrara, beldurra, alde batetik. Edonoiz berriz gerta daitekeela jakitea, bestalde. Baina, ezeren gainetik, beste belaunaldi batek Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren oroitzapenaren lekukoa hartu duela nabarmen geratu da gaur, bidegabekeria haren hogeigarren urteurrenean, sare sozialetan zabaldu diren mezu ugari irakurrita. Horietako batzuk bildu ditugu hemen.
Idurre Eskisabel kazetako langilea zen, eta notiziarekin nola iratzarri zuten nabarmendu du. «Hotzikara nirekin da ordutik».
Telefono txirrin larriak esnatu ninduen gaur 20 urte goizaldean: lantokia itxi zigutela, lankideak atxilotu. Hotzikara nirekin da ordutik.
— Idurre Eskisabel (@idurreski) February 20, 2023
Konbentzimendu bat ere bai: bestelako herri proiektu bat dela mundu totalitario hau arrakalatzeko tresna eragikorrena#Egunkaria#Aurrerapic.twitter.com/t66jZJ5pBJ
Kike Amonarriz soziologoak izugarrikeria hartan atxiloturiko batzuk gogoratu nahi izan ditu, bereziki hogeigarren urteurrena ikusteko bizi izan ez direnak: Joanmari Torrealdai, Inma Gomila eta Luis Goia.
Gaur 20 urte itxi zuten Euskaldunon #Egunkaria. Baina jaio dira @Berria-k. Gurekin ez dauden Joanmari Torrealdai, Inma Gomila eta Luis Goia oroitzeko eguna ere bada hau.
— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) February 20, 2023
Egun latz haietako bizipenak bildu nituen artikulu honetan @argia-n. pic.twitter.com/ngPvxd6OS4
Ana Galarraga zientzia dibulgatzaileak ere ez du ahaztu zer sentitu zuen Egunkaria-ren aurkako operazioaren berri jaso zuenean.
#gaurkoegunez, duela 20 urte eta ordu inguru honetan, odola izoztu zidan @euskadi_irratia-n entzun nuen albisteak: Guardia Zibilak 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zuen bortxaz. Atxiloketak, ezintasuna, ziurgabetasuna eta beldurra, uholdeka. Orain @berria duguhttps://t.co/QizhpKKoPf
— Ana Galarraga Aiestaran (@AnaGalarraga1) February 20, 2023
Ikastolen Federazioko presidente Koldo Tellituk gogora ekarri du kalean «eraso hari herri honek eman zion erantzuna», eta operazioaren aurka eginiko manifestazio erraldoien argazkiak zabaldu ditu.
Gaur bete dira 20 urte Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuela... nire oroitzapen nagusia, eraso hari herri honek eman zion erantzuna, denok bat eginda... benetan momentu hunkigarria!!! pic.twitter.com/eSGw7mzt8j
— Koldo_tellitu (@koldo_tellitu) February 19, 2023
Gorka Knorrek adierazi du prentsa askatasunaren aurkako operazio haren arduradunek ez dutela ordaindu eginiko kaltea.
Gaur 20 urte ni Kontseiluko Aholkulari nintzen #Egunkaria itxi zuten.Gure lagunak ez bakarrik atxilotu,baita torturatu ere egin zituzten. Epaile ta torturatzaileek ez dute ordaindu, ez ordainduko horregatik.Guztiak nere gogoan, bereziki gure artean es dagoen Joan Mari Torrealdai pic.twitter.com/naPLFwa7wN
— Gorka Knörr. (@GorkaKB) February 20, 2023
Era berean, Zuriñe Rodriguez kazetari eta ikertzaileak nabarmendu du ez dela egon erreparaziorik.
Urte asko igaro dira. Erraparaziorik ez.
— Zuriñe Rodriguez (@Zuriro) February 20, 2023
ð;Â;ŸÂÂÂÂÂÂÂ’” #Egunkariahttps://t.co/ZlEeeBM46o
Hurrengo hamar urteetan atxiloturikoek epaitegietan pairatu behar izan zuten sufrikarioa gogoratu du Jon O. Urain kazetariak, eta abokatuek, azkenean, birrindu egin zutela operazioa saltzeko sortu zuten «fikzioa».
Gaur 20 urte, irakasle bat sartu zitzaigun gelan, lur jota, eta hitz batzuk egin zituen #Egunkaria-z. Erasoaren tamainaren erakusle bat zen.
— Jon O. Urain (@olano_urkia) February 20, 2023
Duela 20 urte, fikzio bat eraiki zuten, eta abokatuek puntuz puntu desegin zuten #Egunkaria20urte@berriahttps://t.co/5Xt04NqKE1
Nazioartetik ere heldu da aipamena: hizkuntza zapalduen hedabideak biltzen dituen MIDAS taldeak ere gogoratu du itxiera, eta BERRIAren sorrera.
20 years ago today, the Spanish government ordered the closure of #Egunkaria, the only newspaper then published in #Basque. MIDAS actively tried to intervene against the closing down of their member newspaper. Fortunately, we can also celebrate the birthday of @berria this year! pic.twitter.com/UDpWOUj5KT
— Midas - Minority Dailies Association (@DailiesMidas) February 20, 2023
Ordezkari politiko batzuek ere aipatu dute urteurrena. «PPk gidaturiko estatu basakeria» gisa deskribatu du Arnaldo Otegik egunkariaren itxiera.
Egunkaria itxi zutenetik 20 urte, torturatu zituztenetik 20 urte, PPk gidatutako Estatu basakeri hartatik 20 urte.
— Arnaldo Otegi ð;Â;ŸÂ”» (@ArnaldoOtegi) February 20, 2023
Demokrazian bizitzeko aukera bakarra burujabe izatean datza euskaldunontzat. pic.twitter.com/9HOt4xq6SJ
Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrean duen eledun Miren Gorrotxategik «prentsa askatasunaren aurkako erasoa» nabarmendu du, eta bideo batean adierazi du balorazioa.
Duela 20 urte Egunkaria itxi zuten prentsa askatasunaren kontrako eraso batean.
— Miren Gorrotxategi (@MiGorrotxategi) February 20, 2023
Zuzendariak torturatuak izan ziren.
Orduan euskaldunok altxatu ginen adierazpen askatasunaren alde.
Eta Egunero altxatuko gara prentsa askatasuna defendatzeko, demokraziaren baldintza delako. pic.twitter.com/TQR1WOu5yE
Karmelo Landak hari batean gogoratu du «estatu espainiarrari neurriko erantzuna» eman zitzaiola orduan, eta hori dela «bidea» gaur ere.
Gaur betetzen dira 20 urte Estatu espainiarrak, Audiencia Nacional deituaren bitartez, EUSKALDUNON EGUNKARIA erasotu eta itxi egin zuela, bertako kazetari/ langile/arduradunak bahitu, atxilo eraman, torturatu eta kartzeleratu.”Euskararen mesedetan” egiten zutela, barne-ministroak pic.twitter.com/ieZzzR5ZPK
— karmelo landa (@karmelolanda) February 20, 2023
Hausnarketa zirraragarria egin du Hedoi Etxarte idazleak: edozein unetan gerta daiteke berriz, haren arabera.
2003an Egunkaria itxi eta zuzendaritza torturatu zuen talde armatua, epaitegiak eta Konstituzioa indarrean dago. Zeutatik Bidasoara edonon, edonoiz eta ia edonork destino bera izan dezake.
— Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) February 19, 2023
Itxiera gaitzetsi baina posible egiten duten tresnen abolizioa ez eskatzea inutila da. pic.twitter.com/mRhBnM9cFK
Belaunaldiak
Baina zer dira hogei urte? Hogei urte ez dira ezer esaten zuen tango ospetsuak. Bada, mezu eta argazki batzuek ongi erakusten dute bi hamarkada zer diren. Naroa Torralba kazetariak ume txikia zeneko irudi bat argitaratu du. Aitarekin agertzen da, hura Egunkaria irakurtzen ari zela. BERRIAko kazetaria da orain Torralba.
Aita, Egunkaria eta hirurok
— Naroa Torralba Rodríguez (@naroatorralba) February 20, 2023
Zenbat gustatzen zaidan argazki hau
ð;Â;Ÿ¤;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ
#Egunkaria20urtepic.twitter.com/CrPXOxGmVD
Beste abesti bat, hogei urteotan gertaturiko belaunaldi txandakatzea ilustratzeko: Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera. Egunkaria-rekin irakurtzen ikasi, eta idazten, berriz, BERRIArekin; edo, hobeto esanda, BERRIAn.
Gurasoek diote #Egunkaria|rekin ikasi nuela irakurtzen. Kazetari moduan -edo ez bakarrik- idazten,aldiz, @berria|n lanean.
— Maider Galardi F. Agirre (@MaiderGalardi) February 20, 2023
Zazpi urteko haur horrek "Xingola bizirik!" oihukatzen zuen, gaur Berria luze bizi dadin nahi dut.
Nire miresmena guztiei: zeudenei eta etorri direnei. AMZð;Â;ŸÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ’œ https://t.co/YK332Q1s0y