Gipuzkoan barrena

Asteburuko plana Gipuzkoan barrena

Gipuzkoa Turismoak asteburu honetarako agenda aurkezten dizu.

GIPUZKOA TURISMOA. FLYSCHAREN-IBILBIDEA
2023ko otsailaren 22a
09:16
Entzun

Kostaldea eta natura uztartu nahi badituzu, Geoparkera itsasontziz bisita gidatua egiteko garaia da. Lurraren jatorriaren historia ezagutuko duzu, ikuspegi ezin hobeekin.

Barnealdera jota, Leintz Gatzagan, Gatzaren Museoa duzu zain: lautada bat familian. 12:00etan, bisita gidatua euskaraz, eta 13:00etan, gaztelaniaz.

Eta, gorputzak oraindik festa eskatzen badu, igandean Tolosako inauteriak amaituko dira Piñata igandearekin, erraldoi eta buruhandiekin, eta The Herrikides taldearen emanaldiarekin, 12:30etik aurrera.

Agenda osoaren berri izateko, sartu gipuzkoaturismoa.eus>> helbidean edo jarraitu Instagramen.

Ondo pasa!

Asteburuko plana

Larunbata eta igandea

Flysch-aren ibilbidea. GIPUZKOA TURISMOA

- Geoparkea

Euskal kostaldeko aberastasunak ikusteko bisita gidatuak Geoparkearen inguruan, itsasontziz ala oinez. Irteerak, Zumaiatik.

Erreserbak: https://geoparkea.eus/eu/bisita_gidatuak

Leintz Gatzagako Gatz Museoa. GIPUZKOA TURISMOA

- Leintz Gatzagako Gatz Museoa

Bisita gidatuak

Larunbat eta igandeetan

12:00etan euskaraz, eta 13:00etan gaztelaniaz

Informazio gehiago: https://www.gatzmuseoa.com/

- Aizkolarien Binakako Txapelketaren eta Harri-jasotze Txapelketaren finalak

10:30ean, Urrestillako Txikuri frontoian (sarrera ordaindu beharko da)

Piñata Igandea Tolosan. TOLOSAKO UDALA

- Otsailak 26, Piñata igandea Tolosan

12:30ean, Familia plana

Piñata igandeko kontzertua, Tolosako erraldoi eta buruhandiekin eta The Herrikides taldearekin.

Informazio gehiago: www.tolosa.eus / www.tolosaldea.eus

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.