Albistea entzun

Mendi Film Bizkaia Ternua beka, martxan

Mendi Film jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ternuak Mendi Film Bizkaia Ternua bekaren 4. aldia aurkeztu dute. Mendiko kulturarekin lotutako zinemagintza eta ikus-entzunezkoen ekoizpen munduan zuzendari gazteak eta zuzendari berriak sustatzeko helburua du.

Ramon Olasagasti -

2023ko otsailak 27

2024ko Mendi Film Bizkaia Ternua beka aurkeztu dute gaur goizean Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Alberto Iñurrategi Ternua Groupeko mendi taldearen eta ekitaldien koordinatzaileak eta Jabier Baraiazarra Mendi Film elkarteko presidenteak. Hautatutako proiektua garatzeko 10.000 euroko diru laguntza eta aholkularitza programa bat emango ditu bekak.

Beka jasotzeko aukera izango dute Espainian bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko gazteek eta, adina beste bat izanik ere, beren lehen lana aurkezten duten zinemagileek. BBK Mendi Film Bilbo Bizkaia mendi zinemaldiaren 17. aldian plazaratuko da sortzen den filma, 2024ko abenduan.

Proiektuak aurkezteko deialdia 2023ko otsailaren 27an zabaldu eta 2023ko maiatzaren 31n itxiko da. Oinarriak eta izena emateko inprimakia www.mendifilmfestival.com webgunean daude. Sortze prozesuan edo hastapenetan dauden proiektuak onartuko dira, ez amaituta daudenak.

Proiektuak aztertzeko, bost laguneko lantaldea izango da. Lara Izagirre zinemagilea, Alberto Iñurrategi mendizalea, Itziar Garcia zine ekoizlea, Aitor Gisasola zinemagilea eta ikus-entzunezko irakaslea eta Jabier Baraiazarra Mendi Filmeko zuzendaria izango dira lantalde horretako kide.

Bekarako, mendiko kulturaren esparruan, mendian egin edo garatu daitezkeen hainbat jarduera bil daitezke: alpinismoa, eskalada, eskia, beste era bateko mendiko kirol jarduerak, abentura, esplorazioa, jarduera kulturalak, linguistikoak, artistikoak, ekonomikoak…

Jarduera horien eragile aktiboak dira bekaren babesleak: Bizkaiko Foru Aldundia, Ternua Group outdoor enpresa eta Mendi Film elkartea, BBK Mendi Film Bilbo Bizkaia nazioarteko mendi zinemaldiaren antolatzailea.

Laugarren aldia

2020an egin zen Mendi Film Bizkaia Ternua bekaren lehen deialdia. Harrezkero, bi film estreinatu dira Mendi Filmen, eta hirugarren bat lanketa bidean da. Tamara Lucarini zuzendari euskaldunaren Txango filma izan zen lehen fruitua, 2021eko Mendi Filmen estreinatu zena. Marina Garcia Andreu zuzendari kataluniarrak jaso zuen laguntza bekaren bigarren deialdian, Lobos proiektuarekin. Pelikula 2022ko Mendi Filmen estreinatu zen. Asturiasen landa giroko herrixketan otsoaren presentziak sortzen duen egonezina eta sineskeriak ditu ardatz.

Txango eta Lobos Mendi Tour zirkuituan ikus daitezke, Mendi Filmeko filma onenekin batera osatutako programazioetan. Urtarriletik azarora bitartean, Espainia osoko 50 bat herri edo hiritara iristen da Mendi Tourra.

Bekaren hirugarren deialdiko proiektu irabazlea lanketa prozesuan dago orain. Leire Egaña zuzendari euskaldunak hartu du lekukoa, Bost bide pelikularen egitasmoarekin. Mendizaletasunaren oinarri nagusietakoa jorratuko du bertan: bidea partekatzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Hiru urre lortu nahi ditut Espainiako Txapelketetan»

Unai Ugartemendia

Euskal Herrian iraupen eskiatzaileen artean atera diren azken harribitxietako bat da Alaia Juaristi. Jakako Mayencos taldean hasi zuen ibilbidea. Azken urteetako gorakadaren ondoren, Espainiako selekzioko jarraipen taldean ari da.
Probako podiuma: Aranburu eta Alonso gipuzkoarak garaile, De Migel eta Labairu nafarrak bigarren, eta Cuesta eta Torres kantabriarrak hirugarren. ©Regil zeharkaldia.

Axier Alonso eta Jon Ander Aranburu garaile Regil zeharkaldian

R. Olasagasti

Euskal Herriko Kopako azken proba ere izan da, eta horretan Aranburu nagusitu da, Ander de Miguelen eta Alonsoren beraren aurretik. Nesketan, nahiz eta Regilen ez parte hartu, Nahia Quincoces, Igone Campos eta Lur Basterretxea izan dira Kopako lehenak.

David Lopez 'Troner' errioxarra 'Illuminati' bidearen lehen luzean. ©IOSU MERINO

Jarduera sutsua izotzean

Ramon Olasagasti

Iosu Merino, Ander Zabalza eta Adrian Legarra euskal herritarrek eta David Lopez 'Troner' errioxarrak izotz bide gogor ugari eskalatu dituzte Dolomitetan, baita bide mistoak ere. Ohi baino izotz gutxiago topatu dute jauzietan, eta gorputza «atseden eske» zutela amaitu dute bidaia.
Mendiko lasterketen Euskal Herriko Kopa

Abian da mendiko lasterketen Euskal Herriko Kopa

Ramon Olasagasti

Bediako (Bizkaia) Kolazino Eguna izango da Kopa osatuko duten zortzi probetan lehena. Egutegian izango dira Kilimon Trail, Manttaleren Berako maratoi erdia eta Azkaingo Skyrhune. Ultra distantziako Euskal Herriko Kopa apirilaren 15ean abiatuko da eta lau proba izango dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...