EZBEHARRA

Hiru dira Legorretako auto istripuan hildakoak

31 urteko gizon bat zendu dela jakinarazi du Segurtasun Sailak.

A-1 errepidea, Legorreta (Gipuzkoa) parean. BERRIA
2023ko otsailaren 28a
11:08
Entzun 00:00:0000:00:00

Hirugarren lagun bat hil da asteburuan Legorreta parean gertatu zen istripuaren ondorioz, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Larunbat gauerdian izan zen ezbeharra, Legorreta (Gipuzkoa) parean, A-1 errepidean, Gasteizko noranzkoan. Bi autok elkar jo zuten, eta biktimetako bat, gizonezkoa, istripua gertatu zen unean bertan hil zen. Ordu batzuk geroago zendu zen beste biktima bat, emakumezkoa, Donostia ospitalean. Beste bi lagun ospitaleratuta daude oraindik ere.

Jaurlaritzak adierazi du azken biktima 31 urteko gizon bat dela; kontrako noranzkoan zihoan ibilgailuko bidaiarietako bat zen. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.