Etxegabeak

Etxegabe bat hil da Hendaian

Etxerik gabeko gizon bat hilik aurkitu dute gaur Hendaian. Bigarrena da aurten Euskal Herrian.

Kanetako Portuan aurkitu dute gorpua. BERRIA
Garazi Aduriz Zuñeda.
2023ko otsailaren 28a
13:34
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxegabe bat hilik aurkitu dute gaur Hendaiako Kaneta portuan. Donibane Lohizuneko komisariak ikerketuko ditu gizonaren heriotzaren nondik norakoak.

Hendaiako CCAS Gizarte Ekintzarako Herri Erakundeak argitu duenez, «hamabi lotoki» ireki dituzte abenduaren 1etik martxoaren 31ra arteko tartean, «etxegabeek neguko hotzari aurre egin diezaioten». Frantziako estatuak plantan jartzen duen hotzaldiaren aurkako dispositiboa da.

Hil den bigarren etxegabea da aurten Euskal Herrian. Lehena Bilbon hil zen, urtarril bukaeran, haren kartoizko eta egurrezko etxolak su hartuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.