Albistea entzun

Mendi ibilaldiak

Mendiko ibiltarien jaia izango da martxoaren 12an Elgetan

Joan den urteko iraupen luzeko mendi ibilaldien zirkuituan parte hartu zuten mendizaleak elkartuko dira bertan. Goizean mendi ibilaldia eta ondoren bazkaria izango dute. Martxoaren 26an abiatuko da 2023ko zirkuitua.

Iraupen luzeko mendi ibilaldi bateko irudia.
Iraupen luzeko mendi ibilaldi bateko irudia. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Ramon Olasagasti -

2023ko martxoak 1

Euskal Mendizale Federazioak antolatzen dituen iraupen luzeko mendi ibilaldien zirkuituan parte hartzen duten mendizaleek martxoaren 12an dute hitzordua Elgetan, Ibiltarien Jaian. 2022ko egutegia festa giroan itxi, iazko finalistei diplomak banatu eta 2023ko egutegiaren berri emango da jai horretan.

Goizean goiz, ohikoa denez, mendi ibilaldia egingo dute, goizeko 8:00etan abiatuta. Ibilbidea, hauxe: Elgeta, Asentzio ermita, Intxorta, Erdella, Egoarbitza, Azkonabitza, Elgeta. Ibilaldirako izena emateko epea zabalik izango da martxoaren 10era arte. Izen-ematea doan da, eta zirkuitu kanalaren bidez egin daiteke (www.zirkuitua.com). Ibilaldiaren ondoren, dutxak izango dira Elgetako kiroldegian. Eta bezperatik Elgetara bertaratu nahi dutenentzat, kiroldegia aurretiaz prestatuta egongo da lotarako. Norberaren esku geratuko da lo‐zakua eta koltxoiak eramatea.

Ibilaldiaren ondoren, iazko zirkuituko ibilaldietan parte hartu zuten finalistei aitortza egingo zaie diploma bana emanda, eta jarraian, bazkaria egingo da Elgetako kiroldegian bertan.

Urtez urte, iraupen luzeko mendi ibilaldien zirkuitua oso arrakastatsua izaten da. Batez beste, 10.000-12.000 lagun inguruk parte hartzen du, eta horien artean 7.000 izen emate berri izaten dira urtero. Aurten, martxoaren 26an abiatuko da zirkuitua, Villabona-Amasako Aizkardi mendi taldeak antolatzen duen ibilaldiarekin. 2023an, 20 ibilaldi izango dira guztira zirkuituan. Horien berri emango dugu aurrerago.

IBILTARIEN JAIA
MENDI IRTEERA
08:00: Mendi ibilaldiaren hasiera Elgetako kiroldegitik
Elgeta, Asentzio ermita, Intxorta, Erdella, Egoarbitza, Azkonabitza, Elgeta
13:15 – 14:15: Dutxak Elgetako kiroldegian
14:00: 2022-ko finalistei diploma banaketa
Izen‐ematea: www.zirkuitua.com
Martxoaren 10‐era arte. Doan.

BAZKARIA
14:30: Elgetako kiroldegian
Menua: Gula-entsalada eta odolki nahasia; txahal-erregosia edo bakailaoa labean; gazta-tarta edo etxeko intxaurrak.
Prezioa: 30 €
Izen‐ematea: Elgetako udalean
Martxoaren 10‐era arte / hasta el 10 de Marzo
Antolatzaileak: Kantsatzeke M.T., Elgetako udala, Euskal Mendizale Federazioa
Informazioa: www.zirkuitua.com
Harremanetarako: 943.768.022 E‐mail: danonartian@elgeta.eu

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Hiru urre lortu nahi ditut Espainiako Txapelketetan»

Unai Ugartemendia

Euskal Herrian iraupen eskiatzaileen artean atera diren azken harribitxietako bat da Alaia Juaristi. Jakako Mayencos taldean hasi zuen ibilbidea. Azken urteetako gorakadaren ondoren, Espainiako selekzioko jarraipen taldean ari da.
Probako podiuma: Aranburu eta Alonso gipuzkoarak garaile, De Migel eta Labairu nafarrak bigarren, eta Cuesta eta Torres kantabriarrak hirugarren. ©Regil zeharkaldia.

Axier Alonso eta Jon Ander Aranburu garaile Regil zeharkaldian

R. Olasagasti

Euskal Herriko Kopako azken proba ere izan da, eta horretan Aranburu nagusitu da, Ander de Miguelen eta Alonsoren beraren aurretik. Nesketan, nahiz eta Regilen ez parte hartu, Nahia Quincoces, Igone Campos eta Lur Basterretxea izan dira Kopako lehenak.

David Lopez 'Troner' errioxarra 'Illuminati' bidearen lehen luzean. ©IOSU MERINO

Jarduera sutsua izotzean

Ramon Olasagasti

Iosu Merino, Ander Zabalza eta Adrian Legarra euskal herritarrek eta David Lopez 'Troner' errioxarrak izotz bide gogor ugari eskalatu dituzte Dolomitetan, baita bide mistoak ere. Ohi baino izotz gutxiago topatu dute jauzietan, eta gorputza «atseden eske» zutela amaitu dute bidaia.
Mendiko lasterketen Euskal Herriko Kopa

Abian da mendiko lasterketen Euskal Herriko Kopa

Ramon Olasagasti

Bediako (Bizkaia) Kolazino Eguna izango da Kopa osatuko duten zortzi probetan lehena. Egutegian izango dira Kilimon Trail, Manttaleren Berako maratoi erdia eta Azkaingo Skyrhune. Ultra distantziako Euskal Herriko Kopa apirilaren 15ean abiatuko da eta lau proba izango dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.