Enpresen emaitzak

Vidralak 153 milioi eurotik gora irabazi ditu 2022an

Arabako beira konpainiak 3.000 milioi eurotik gorako balioa du burtsan.

Vidrala enpresaren fabrika Laudion, Araban. JON HERNAEZ / FOKU
maddi iztueta olano
2023ko martxoaren 1a
10:53
Entzun

Beirazko ontziak fabrikatzen dituen Arabako enpresak goranzko joera hartu du berriro. 2021eko ekitaldiko beherakadaren ostean, %5,8 hazi da iaz. Izan ere, 153,7 milioi euroren irabaziak izan ditu 2022an.

Salmentei dagokienez ere, emaitza onekin amaitu zuten iazko ekitaldia, hots: 1.345 milioi eurorenak izan ziren; 2021ekoarekin alderatuta, %24,1 gehiago. EBITDA erakuslea ere positiboa da, 270 milioi euroak gainditu baititu. Gaur-gaurkoz, 3 mila milioi eurotik gorako balioa du burtsan.

Enpresak Laudion du egoitza nagusia. Urtea makal hasi zuen, 2022ko lehen hiruhilekoan 800.000 euroren irabaziak izan baitzituen, 2021ean epe berean baino ia %98 gutxiago. Arabako taldeak, ordea, azpimarratu du «pixkanaka hobetzen» aritu direla urtean zehar, eta espero dutela aurten joera horixe bera mantentzea.

Besteak beste, pandemiaren amaierak eragina izan du salmenten gorakadan, ostalaritzaren jardueraren igoeraren ondorioz handitu egin baita beirazko ontzien eskaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.