Indarkeria matxista

Iruñerrian gizon bat atxilotu dute emakume bat bortxatzea egotzita

Itxuraz, gizonezkoak sumisio kimikoa erabili zuen. Aske utzi dute, baina urruntze agindua ezarrita.

Sexu erasoen aurkako protesta bat, atzo, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2023ko martxoaren 1a
20:09
Entzun

Gizonezko bat atxilotu dute Iruñerrian emakume baten bortxaketarekin lotura izan dezakeelakoan. Emakumeak salatu duenez, otsailaren 17ko asteburuan buelta bat ematera atera zen beste lagun batzuekin, baina, garai batetik aurrera, zenbait momentu ez ditu gogoan, eta lauso gogoratzen du nahi ez zituen baina ekidin ezin zituen gauzak egiten ari zela.

Salaketa bat ipini zuen, eta sexu erasoen aurkako protokoloa martxan jarri zuten. Ikerketaren ostean, 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten. Astelehenean pasatu zen epailearen aurretik, eta aske utzi zuten. Dena den, 150 metroko urruntze agindua jarri diote, eta ezingo da biktimarekin komunikatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.