'De Miguel auzia'

Gorenak zigorra murriztu dio 'De Miguel auziagatik' epaitutako zinegotzi ohi bati

Iñaki San Juan Leioako Udalean EAJko zinegotzi izandakoak espetxera joateko aukera gutxiago izango ditu Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiarengatik.

Espainiako Auzitegi Gorenaren artxiboko irudia. EFE
Berria
2023ko martxoaren 2a
17:53
Entzun

De Miguel auziagatik zigortuta dago Iñaki San Juan Leioako Udalean EAJko zinegotzi izandakoa, baina Espainiako Auzitegi Gorenak haren zigorra murriztea erabaki du. Orain, Gorenak bi urteko espetxe zigorra ezarri dio diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik, eta bederatzi hilabete eta egun batekoa dokumentuak faltsutzegatik. Bi zigor horiei dagokien kartzelaldia bi urte baino gutxiagokoa denez, baliteke San Juan espetxera ez joatea. Haren egoera berean zegoen Josu Azkarraga Leioako Udalean EAJko zinegotzi izandakoa —De Miguel auziagatik zigortu zuten—, eta hari epaileek egindako murrizketa bera egin diote San Juani.

Alfredo de Miguel Arabako foru diputatu eta EAJko Araba Buru Batzarreko arduradun izandakoaren kide zen San Juan, Errexal enpresan. Ustelkeriagatik epaitu dituzte San Juan, De Miguel eta EAJko beste hainbat kide.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.