Indarkeria matxista

Espetxean sartu dute gizonezko bat, Barakaldon sexu eraso bat egitea leporatuta

Ikertzen ari dira beste sei sexu erasoekin lotuta ote dagoen

Barakaldon gertaturiko sexu eraso baten aurkako elkarretaratzea, herriko plazan, urtarrilaren 4an. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2023ko martxoaren 4a
13:17
Entzun

Barakaldon irailaren 25ean eginiko sexu eraso baten egilea izatea egotzita, kartzelan sartu dute 24 urteko gizonezko bat. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak zabaldu duenez, gizonezkoa abenduaren 9an ere atxilotu zuten beste eraso baten harira.

Denera sei sexu erasorengatik ari dira ikertzen, irailaren 22an eta 25an eginikoengatik, eta abenduan eginiko beste laurengatik.

Ertzaintzak DNA analisien bidez lotu du gizonezkoa 25eko erasoarekin, eta horri esker eman ahal izan du epaileak hura espetxera bidaltzeko agindua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.