UNAI ISASI AZKARRAGA

«Eskuburdinak oso estu lotu zizkidaten, eta, min egiten zidatela esatean, are gehiago estutu zituzten»

Unai Isasi Azkarraga gazte amurrioarra atxilotu zuen Ertzaintzak iragan ostiralean Gasteizen; 1976ko martxoaren 3ko sarraskia gogoratzen zuen manifestazioaren testuinguruan.

Unai Isasi Azkarraga gaztea. AIARALDEA.EUS
Aimar Gutierrez Bidarte, Aiaraldea.eus
2023ko martxoaren 6a
10:52
Entzun

Ostiraleko atxiloketaren inguruan mintzatu da Aiaraldea komunikabidearekin Unai Isasi Azkarraga gazte amurrioarra.

Martxoaren 3ko manifestazioaren ostean atxilotu zintuzten. Nolakoa izan zen atxiloketa?

Ostiraleko manifestazioaren testuinguruan beste gazte bat atxilotu zuten. Mobilizazioa amaitzean Foru plazan geratu ginen taldetxo bat, gazte horren atxiloketari buruzko informazioa bildu eta abokatuekin harremanetan jartzeko kudeaketa lanak egiteko asmoz. Telefono dei batzuk egin genituen, unibertsitateko ikasle batzuekin hitz egin, haren inguruko jendearekin harremanetan jarri… une horretan ezer gutxi genekien haren egoeraz.

Foru plazan geundela konturatu ginen geroz eta polizia gehiago ari zirela biltzen ingurura, ertzain uniformatuak, baina baita kaleko jantzitakoak ere. Geroz eta manifestari gutxiago geratzen ziren gainera, eta Ertzaintzaren presentzia agerikoagoa egiten zuen horrek. Orduan erabaki genuen telefono deiekin beste leku batean jarraitzea. Plazatik atera, eta polizia gehiagorekin egin genuen topo. Nire bila zebiltzala sumatu nuen. Alde egiten saiatu nintzen, baina kaleko jantzitako poliziak nire gainean azaldu ziren, lurrera bota ninduten eta atxilotu egin ninduten.

Ostikada bat eman zidaten buruan, belaunak ipini zizkidan beste batek aurpegian, eta beste bat izan nuen gainean jarrita. Bideoan ikusi dut gerora askoz gehiago nituela gainean; momentu hartan ez nintzen guztiaz ohartu.

Nolakoa izan zen Ertzaintzaren jarrera?

Urduri zeudela igarri nuen. Nire motxila kentzen saiatu ziren, baina, ez zutenez lortu, zintak moztu behar izan zizkioten. Eskuburdinak oso estu lotu zizkidaten. Gelditzeko eskatu nien, min izugarria egin zidaten eta; baina are gogorrago lotu zizkidaten. Ospitalera eraman ninduten, zuzenean. Nik uste dut ohartu zirela bortizki jokatu zutela.

(jarraitu irakurtzen, Aiaraldea.eus-en)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.