Liskar betean hasi eta amaitu zen partida. Turkiako bigarren mailako Bursaspor eta Amedspor futbol taldeek elkarren aurka jokatu zuten igandean, Bursasporren etxean. Giroa berotuta heldu zen aurrez aurrekora. Aurreko gauean, larunbatean, Bursaspor taldeko zale batzuk Amedspor taldeko jokalariak zeuden hotelaren parean bildu ziren. Kurduen kontrako mezuak oihukatu zituzten, baita suziriak jaurti ere.
Turkia ipar mendebaldean dago Bursa, Istanbuletik hurbil, eta herrialdeko hiririk jendetsuenetan laugarrena da. Diyarbakir (Amed, kurdueraz), berriz, Kurdistanen dago. Herritar gehienak kurduak dira; hala, Ipar Kurdistango hiriburutzat jotzen dute askok. Horra hor zer eragin zuen bi taldeetako zaleen eta jokalarien arteko ika-mika.
Tentsioa areagotuz joan zen jendea futbol zelaian bildu heinean. Halako batean, Bursaspor taldeko jokalariak oihuka hasi ziren aurkako taldeko jokalariak zeuden harmailetara begira: «Igo bolumena eta entzun dezagun batera: 'Zein zoriontsua den turkiarra dela esaten duena!'». Zelaian bertan ere, jokalari kurduen kontrako erasoak ere egon ziren. Poliziak esku hartu behar izan zuen horiek eragozteko, eta aldageletara ere bidali zituzten bi taldeetako jokalariak une batez.
Sesi fulleyelim ve beraber dinleyelim...
— Bursaspor Haberlerii (@BursasporHb) March 5, 2023
"NE MUTLU TÜRKÜM DİYENE!"#Bursasporpic.twitter.com/yoVJo1ClEB
Gerora, Bursaspor taldeko zaleak hasi ziren jaurtitzen beirazko botilak, labanak, balak... Dena dela, harekin jarraitu zuten, harmailetatik objektuak botatzen jarraitzen zuten bitartean. Klubeko lau jokalari eta hiru goi kargudun zauritu zituzten. Bi aldiz geratu behar izan zuten partida, baina amaitzea lortu zuten. Bursapor 2-1 gailendu zitzaion Amedsporri.
BİZE DİZ ÇÖKTÜREMEZSİNİZ!#TeröristBursaspor#AmedsporYalnızDeÄ;ÂÂÂ;Ÿildirpic.twitter.com/jHh3nBJtdt
— â;ÂÂÂ;œªAMEDSPOR BARİKATâ;ÂÂÂ;œª (@amedbarikat21) March 5, 2023
Partida amaitzean, botilaz-eta josita amaitu zuen futbol zelaiak. Amedspor futbol taldeak bere sare sozialetan salatu zuen, aldageletara bidean ere, beren jokalariei erasotu egin zietela Bursapor taldeko segurtasun arduradunek, klubeko langileek eta poliziek. Kurduen futbol taldeko presidente Selahattin Yildirimek adierazi du eskaerak egingo dizkiola UEFAri, FIFAri eta Turkiako futbol federazioari.
Maç sonunda soyunma odası koridorlarında Bursaspor Özel Güvenlik Amiri, Kulüp Güvenlik Sorumlusu, kulüp personelleri ve emniyet görevlileri tarafından futbolcularımıza fiziki saldırı gerçekleÅ;ÂÂÂ;Ÿti.
— Amedspor Kulübü (@amedskofficial) March 5, 2023
Saldırı anlarından kayıt alınabilen görüntüler. pic.twitter.com/BBeGqwQEuK
Ameden bueltan
Atzoko partida atzean utzita, etxerako bideari ekin diote Amedspor taldeeko jokalariek. Honela egin diete ongietorria zaleek. «Matxinadaren sua gara, erre egiten gara!».
İsyan ateÅ;ÂÂÂ;Ÿiyiz biz yanarız alev alev!#AmedsporYalnızDeÄ;ÂÂÂ;Ÿildirpic.twitter.com/a5fN7xM5BM
— â;ÂÂÂ;œªAMEDSPOR BARİKATâ;ÂÂÂ;œª (@amedbarikat21) March 6, 2023