Martxoak 8

«Zaintzaren negozioaren» amaiera exijituko dute Martxoaren 8an Bilbon

Egungo sistema «heteropatriarkalaren» ordez, zaintza sistema publiko-komunitario bat proposatu dute

Goizean aurkeztu dute Martxoak 8ko manifestaziorako leloa, Bilboko Areatzan. JON URBE / FOKU
Javi West Larrañaga.
2023ko martxoaren 6a
17:30
Entzun

«Amaitu zaizue zaintzaren negozioa. Feminismoa da alternatiba». Gaur goizean aurkeztu dute Bilbo Feminista Saretzen taldeko kideek Martxoaren 8ko manifestaziorako leloa, Areatzako kioskoan. 19:30ean ekingo diote asteazkenean, Jesusen Bihotza plazatik.

Zaintzan ipini nahi dute arreta aurten, eta berauen «merkantilizazioa» eta «gizonen ihesa» deitoratuko dute. «Salatu nahi dugu bizitzari eta biziari eusten dioten zainketak emakumeok egiten ditugula; batez ere, emakume migratuok eta arrazializatuok», adierazi du Amanda Verrone kideak.

Egungo gizarte antolaketaren izaera salatzeko baliatu nahi dute aurtengo Emakumeen Nazioarteko Eguna. Antolaketa «heteropatriarkala, kapitalista, kolonialista, ijitoen kontrakoa eta kapazitista» errotik eraldatzeko, zaintza sistema publiko-komunitario bat proposatu dute.

«Justizia eta erreparazioa»

Taldearen iritziz, egungo Euskal Herrian hainbat indarkeria daude zaintzaren atzean: «Sexua, generoa, arraza, gizarte maila, aniztasun funtzionala eta administrazio egoera gurutzatu egiten dira, eta zaintza lanak gizonen eta erakunde publikoen inplikaziorik eza justifikatzen duten negozio bihurtzen dira».

Aldarrikatu dute «justizia eta erreparazioa» nahi dutela, eta ez dadila inoiz gehiago egon «zaintza lanak egiteko beren bizitza immolatuko duen emakumerik»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.