82 urteko gizon bat hil da Altsasun, kamioi batek harrapatuta

Orotara, lau pertsona hil dira aurten Nafarroako errepideetan.

Altsasuko Tomas Zumalakarregi plaza, ezbeharra gertatu zen lekua. BERRIA
2023ko martxoaren 9a
14:11
Entzun

Altsasuko (Nafarroa) 82 urteko gizon bat hil da aste honetan, martxoaren 2an kamioi batek harrapatu eta gero. Goizean gertatu zen, herriko Tomas Zumalakarregi plazan. Istripuaren ondorioz, gizonak zauri larriak zituen hanketan.

Foruzaingoa eta atestatu talde bat bertaratu ziren ezbeharra gertatu zen lekura; azken horiek arduratu ziren ikerketaz. Han bertan artatu zuten gizona; Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten gero, eta han ospitaleratu zuten.

Laugarrena

Orotara, lau lagun hil dira aurten Nafarroako errepideetan. Motor gidari bat hil zen urtarrilean, eta otsailean, berriz, auto bateko gidaria eta bidaiaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.