Albistea entzun

Iraupen eskiko Euskal Herriko Txapelketak jokatuko dira asteburuan Larra-Belaguan

Larunbatean esprint modalitateko probak jokatuko dira eta igandean banakakoak, erlojuaren aurka, biak estilo librean. Duela hilabete Candanchun jokatutako txapelketen bigarren fasea izango da asteburu honetakoa.

Candanchun otsailaren 11-12an egin ziren txapelketetan, errelebo mistoetako podiuma.
Candanchun otsailaren 11-12an egin ziren txapelketetan, errelebo mistoetako podiuma. Igor Aranburu Tamaina handiagoan ikusi

Ramon Olasagasti -

2023ko martxoak 10 16:38

Iraupen eskiko Euskal Herriko Txapelketak jokatuko dira asteburu honetan Larra-Belaguako (Nafarroa) eski estazioan. Larunbatean, esprinteko probak jokatuko dira, teknika librean: 1,2 km-ko distantzian seniorrak, 20 urtez azpikoak, 18 urtez azpikoak eta 16 urtez azpikoak, eta 500 metroko distantzian txikienak (14, 12 eta 10 urtez azpikoak). Igandean, berriz, teknika libreko banakako probak jokatuko dira, erlojuaren aurka. Seniorrek eta 20 eta 18 urtetik gorakoek 10 km osatu beharko dituzte, 16 eta 14 urtez azpikoek 5 km eta txikienek (12 eta 10 urtez azpikoek) 2,5 km. Bi egunetan goizeko 10:00etan hasiko dira probak. Era berean, Iraupen Eskiko Espainiako Koparako puntuagarriak izango dira asteburu honetako probak.

Euskadiko nahiz Nafarroako Txapelketen bigarren fasea izango da asteburu honetakoa. Aurreko fasea, otsailaren 11-12an jokatu zen Candanchun. Orduko hartan, teknika klasikoko erlojuaren kontrako probak (kategoriaren arabera, 10 km, 5 km eta 2,5 km-ko distantzian), eta errelebo mistoetako probak jokatu ziren. Errelebo mistoetako proban, hiru eskiatzaileek talde berekoak izan behar zuten, eta kideetako batek gutxienez neska edo mutila izan behar zuen (bi neska eta mutil bat edota bi mutil eta neska bat). Lehen erreleboa klasikoan egin behar zuen hirukoteko lehenak, eta hurrengo biak skating eran.

Larunbatean, banakakoan, Irati Cuadrado (Irrintzi) nagusitu zen, Alaia Juaristi (Uzturre) eta Berta Perezen aurretik. Mutiletan, berriz, Lander Martin (Irrintzi) gailendu zen, Jaume Pueyo kataluniarra izan zen bigarren eta Peio Añarbe (MGSTZ) hirugarren. Hamasei urtez azpikoetan, Ainhoa Montoya (Uharte) izan zen irabazle, Laia Azpilgain (Uzturre) bigarren eta Nerea Cestona (Uzturre) hirugarren. Mutiletan, berriz, Luka Garcia-Freska (Uharte) nagusitu zen, Bruno Escudero (Mayencos) eta Ibai Letonaren (Irrintzi) aurretik.

Hamalau urtez azpikoetan, June Aranburu (Uzturre) izan zen txapeldun, Marie Mondot (Azun) izan zen bigarren eta Helene Bueno (Roncal) hirugarren. Mutiletan, Adur Redrado (Roncal) izan zen lehena, Izei Irigoien (Roncal) bigarren eta Daniel Louey (Azun) hirugarren.

Eta 12 urtez azpikoetan, Libe Curras izan zen irabazle, Emmy Caze bigarren eta Iradi Elvira hirugarren. Mutiletan, Pey Abbdie gailendu zen, Beñat Irigoien eta Iker Aranbururen aurretik.

Igandean, errelebo mistoetako proban, Irrintzi taldekoak (Martin, Martinez, Cuadrado) izan ziren garaile, Uhartekoak (Razquin, Montoya, Sanz) bigarren eta Uzturrekoak (Amantegi, Juaristi, Juaristi) hirugarren. Hamasei eta hamalau urtez azpiko kategorian, berriz, Mayencoseko hirukoa (Cajau, Lanau, Escudero) nagusitu zen, Uhartekoak (Garcia, Larramendi, Barrio) izan ziren bigarren eta Roncal taldekoak (Redrado, Bueno, Irigoien) hirugarren.

Asteburuko egitaraua
Larunbata, martxoak 11

9:00 - 9:30: Dortsalak jasotzea irteerako eremuan.
10:00: Lasterketen hasiera.

Igandea, martxoak 12
9:00 – 9:30: Dortsalak jasotzea irteerako eremuan.
10:00: Lasterketen hasiera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eskalatzaile bat Bilboko Piugaz rokodromoko blokeetako batean. ©EMF

Irati Zabala eta Joannes Esparta Euskadiko blokeko txapeldun

Berria

Bilboko Piugaz rokodromoan jokatu zen boulderreko proba, larunbat eta igandean. Hiru urteko etenaldiaren ondoren, 233 eskalatzaile lehiatu ziren EMFren blokeko topaketa nagusian.

'Hire amak baleki' bidearen tximinian. ©Unai Cobos

Haize berriak Aizkorriko eskaladan

Xabier Mujika

Joseba Iztueta, Unai Cobos, Ioseba Eskudero eta Mikel Mongelos alpinista eta eskalatzaile goierritar gazteek beste maila batera eraman dute Aizkorriko ipar hormako neguko eskalada, eta bi bide berri zabaldu dituzte: Akertegi (160 metro, M5) eta Hire amak baleki (330 metro, M6).

Aitor Zunzunegi eta Oihana Azkorbebeitia, Kopako liderraren elastikoarekin. ©EMF

Azkorbebeitia eta Zunzunegi Euskal Herriko Kopako lehen liderrak

Berria

Larunbatean, Bediako (Bizkaia) VII. Kolazino Mendi Egunean garaile izan ziren biak. Ibilbide lehorrean eta tenperatura altuekin, probaren errekorra minutu batean hobetu zuen Zunzunegik. Mendaroko Kilimon Trail izango da Kopako hurrengo proba, apirilaren 1ean.

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Hiru urre lortu nahi ditut Espainiako Txapelketetan»

Unai Ugartemendia

Euskal Herrian iraupen eskiatzaileen artean atera diren azken harribitxietako bat da Alaia Juaristi. Jakako Mayencos taldean hasi zuen ibilbidea. Azken urteetako gorakadaren ondoren, Espainiako selekzioko jarraipen taldean ari da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...