SEXU ERASOAK

Basaurin gizon bat atxilotu dute adingabe bati sexu proposamenak egitea egotzita

Adingabearen familiak irailean jarri zuen salaketa, eta hainbat hilabete behar izan dituzte ertzainek atxiloketa egiteko

2023ko martxoaren 11
18:53
Entzun

Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilotu du Basaurin, mutil adingabe bati proposamen sexualak egitea egotzita. Kasu horren inguruko ikerketa zabalik dago oraindik, biktima gehiago ote dauden argitzeko. Adingabearen familiak irailean jarri zuen salaketa Ertzaintzaren aurrean. Hainbat hilabeteren ostean, martxoaren 7an atxilotu zuten gizona.

Adingabearen senide batek salatu zuen mutikoaren telefono mugikorrean hainbat heldu ezezagunekin izandako sexu elkarrizketak topatu zituela. Horietan, mutikoaren adinaren berri izan arren, sexu proposamenak egiten zizkioten eta izaera sexuala zuten irudiak eskatzen zizkioten. Aurrez aurre geratzea ere proposatu zioten adingabeari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.