Albistea entzun

Iraupen eskia

Elur astuna izan dute Belaguan, Euskal Herriko Txapelketetan

Larunbatean iraupen eskiko sprint modalitateko lasterketak jokatu ziren eta igandean distantziako probak, biak teknika librean. Euriaren eta tenperatura altuen ondorioz, elur astuna eta motela izan zuten eskiatzaileek. Txiki Plazas federazioko arduradunari aitortza egin zioten.

Txiki Plazas federazioko iraupen eskiko arduradunari eskiatzaileek eginiko aitortza.
Txiki Plazas federazioko iraupen eskiko arduradunari eskiatzaileek eginiko aitortza. Neguko Kirolen Euskal Federazioko Teknifikazio Taldea Tamaina handiagoan ikusi

R. Olasagasti -

2023ko martxoak 14 13:20

Iraupen eskiko Euskal Herriko Txapelketak jokatu dira asteburuan Larra-Belaguako pistetan, teknika librean. Bigarren fasea izan da asteburu honetakoa. Aurreko fasea, otsailaren 11-12an jokatu zen Candanchun. Orduko hartan, teknika klasikoko erlojuaren kontrako probak eta errelebo mistoetako probak jokatu ziren.

Asteburu honetan, larunbatean, sprinteko lasterketak jokatu ziren modalitate librean, Ferial gunean, 1,2 km-ko distantzian seniorrak, 20 urtez azpikoak, 18 urtez azpikoak eta 16 urtez azpikoak, eta 500 metroko distantzian txikienak (14, 12 eta 10 urtez azpikoak). Igandean, berriz, teknika libreko distantziako probak jokatu ziren, erlojuaren aurka. Master, senior eta 20 eta 18 urtetik gorakoek 10 kilometroko distantzia osatu behar zuten, 16 eta 14 urtez azpikoek 5 km eta txikienek (12 eta 10 urtez azpikoek) 2,5 km.

Era berean, asteburu honetako probak Espainiako Koparako puntuagarriak eta FIS lasterketak izan dira maila absolutuetan, eta, ondorioz, partaidetza zabalagoa izan da. Hala, Eukadiko eta Nafarroako federazioetako ordezkariez gain, Aragoitik eta Kataluniatik ere eskiatzaile ugari bertaratu da Larra-Belaguara. Eta igandean, Argeles eta Azuneko frantsesak ere lehiatu ziren.

Euriak, lainoak eta tenperatura altuek nabarmen baldintzatu zituzten bi egunetako probak. Elur geruza fintzeaz gain, elurraren kalitatea ere dezente kaskartu zuen eguraldiak. Erorketa ugari izan zen baldintza horien ondorioz, eta probetako denborak ere ohikoak baino motelagoak izan ziren. Eskiatzaile gehienek azpimarratu zuten elurra «oso astuna eta arriskutsua» zegoela. Dena den, Belaguako estazioko langileek ahalegin eskerga egin zuten pista ahalik eta baldintza onenetan izateko. Klubetako partaideek ere goizean goizetik lagundu zuten pistak atontzeko lan horretan.

Larunbatean, sari banaketarekin hasi aurretik, azken lau urtetan Neguko Kirolen Euskal Federazioko Iraupen Eskiko batzordeko arduraduna eta urte askotan Tolosako Uzturre Elkarteko entrenatzaile, skiman etab. izan den Miguel Angel Txiki Plazasi esker ona adierazi zioten eskiatzaileek eta taldekideek, eta Uzturre elkartekoek txapela jarri zioten, urteotan guztiotan egindako lanaren aitortza: "zurekin ikasi eta gozatu dugu Eskerrik asko Txiki".

Denboraldia amaitzeko, martxoaren 19an Belaguan Uharte Martxa dago aurreikusia. Martxoaren 24, 25 eta 26an, berriz, Espainiako Txapelketak izango dira Bereten (Katalunia). Ikusi beharko da ea eguraldiaren eta elurraren baldintzek uzten duten denboraldi amaierako proba horiek egiten.

Hemen dituzue Hego Euskal Herriko eskiatzaileen sailkapenak bateratuta:

Sprint modalitatea (Larunbata, martxoak 11)
Emakumezkoak
U10- 500 m

1- Xare Garcia-Fresca Zoroquiain (Uharte) 3:47.83

U12-500 m
1- Iradi Elvira Diaz (Irrintzi) 2:30.84
2- Itzel Redrado Calvo (Erronkari) 3:22.71

U14-500 m
1- June Aranburu Arregi (Uzturre) 2:14.76
2- Helene Bueno Alberdi (Erronkari) 2:29.53
3- Inge Arin Salazar (Uzturre) 2:30.34

U16-1200 m
1-Ainhoa Montoya Uriarte (Uharte) 6:50.13
2- Nerea Cestona (Uzturre) 6:59.36
3- Laia Azpilgain Maiza (Uzturre) 7:20.15

U18-1200 m
1- Ainara Sarrias Garces (Erronkari) 6:07.23
2- Nahia Iturria Eslava (Uharte) 6:32.51

U20-1200 m
1-Alaia Juaristi Etxabe (Uzturre) 5:51.60
2- Laia Arakama Gutierrez (Uzturre) 6:57.55

Seniorrak-1200 m
1- Irati Cuadrado (Irrintzi) 5:03.72
2- Cynthia Martinez Ibero (Irrintzi) 5:45.40

Gizonezkoak
U10- 500 m

1- Beñat Gonzalez Villanueva (Uharte) 3:48.66

U12-500 m
1- Beñat Irigoien Garro (Erronkari) 2:40.87
2- Julen Zabala Thimm (Irrintzi) 2:45.11
3- Inhar Rosado Azkoiti (Irrintzi) 2:47.28

U14-500 m
1- Izei Irigoien Garro (Erronkari) 1:58.74
2- Adur Redrado Calvo (Erronkari) 2:03.86
3- Jon Bea Otermin (Irrintzi) 2:14.20

U16-1200 m
1- Luka Garcia-Fresca Zoroquiain (Uharte) 5:09.93
2- Ibai Letona Garaikoetxea (Irrintzi) 5:05.57
3- Aitor Maeztu Purti (Irrintzi) 5:40.70

U18-1200 m
1- Hodei Juaristi Etxabe (Uzturre) 4:51.75
2- Urtzi Goñi Ros (Irrintzi) 5:11.02
3- Mikel Portillo Samper (Uharte) 5:18.37

Master 1- 1200 m
1- Harkaitz Labeaga Tarrega (Uzturre) 5:21.99
2- Igor Aranburu Eskisabel (Uzturre) 5:28.44
3- Koldo Rosado Martinez (Irrintzi) 6:19.47

Master 2- 1200 m
1- Iñigo Aldaz Oroz (Erronkari) 5:01.83
2- Jesus Beltran de Lubiano Gonzalez de (Uharte) 7:46.89

Seniorrak-1200 m
1- Lander Martin (Irrintzi) 4:07.96
2- Alejandro Razquin Mangado (Uharte) 4:41.68
3- Unai Sanz Valles (Uharte) 4:45.93

Distantziako modalitatea (Igandea, martxoak 12)
Emakumezkoak
U10- 500 m

1- Xare Garcia-Fresca Zoroquiain (Uharte) 15:30.5

U12-2.500 m
1- Itzel Redrado Calvo (Erronkari) 13:39.0

U14-2.500 m
1- June Aranburu Arregi (Uzturre) 16:57.4
2- Helene Bueno Alberdi (Erronkari) 19:37.2
3- Inge Arin Salazar (Uzturre) 20:24.5

U16-5.000 m
1-Ainhoa Montoya Uriarte (Uharte) 21:03.3
2- Irati Larramendi Lorente (Uzturre) 23:16.7
3- Laia Azpilgain Maiza (Uzturre) 25:53.4

U18-10.000 m
1- Ainara Sarrias Garces (Erronkari) 35:22.2

U20-10.000 m
1-Alaia Juaristi Etxabe (Uzturre) 33:44.1
2- Naroa Amantegi Larrea (Uzturre) 41:05.9
3- Laia Arakama Gutierrez (Uzturre) 50:19.9

Seniorrak-10.000 m
1- Irati Cuadrado (Irrintzi) 27:37.3
2- Cynthia Martinez Ibero (Irrintzi) 33:23.5

Gizonezkoak
U12-2.500 m
1- Beñat Irigoien Garro (Erronkari) 10:33.9
2- Oihan Capel Gaston (Uharte) 10:41.7
3- Inhar Rosado Azkoiti (Irrintzi) 10:58.9

U14-2.500 m
1- Adur Redrado Calvo (Erronkari) 14:09.6
2- Izei Irigoien Garro (Erronkari) 15:20.9
3- Andde Elizburu Azpiazu (Irrintzi) 16:14.4

U16-5.000 m
1- Luka Garcia-Fresca Zoroquiain (Uharte) 15:47.5
2- Ibai Letona Garaikoetxea (Irrintzi) 16:57.7
3- Aitor Maeztu Purti (Irrintzi) 18:19.7

U18-10.000 m
1- Hodei Juaristi Etxabe (Uzturre) 31:33.4
2- Urtzi Goñi Ros (Irrintzi) 36:17.6
3- Mikel Portillo Samper (Uharte) 36:58.0

U20-10.000 m
1- Jurgi Irurieta Echeveste (Urdab) 30:35.1

Master 1- 10.000 m
1- Harkaitz Labeaga Tarrega (Uzturre) 31:02.6
2- Igor Aranburu Eskisabel (Uzturre) 34:06.4
3- Koldo Rosado Martinez (Irrintzi) 40:35.9

Master 2- 10.000 m
1- Iñigo Aldaz Oroz (Erronkari) 29:29.3
2- Peru Esteban Esparza (Uharte) 37:26.0
3- Jesus Beltran de Lubiano Gonzalez de (Uharte) 50:38.7

Seniorrak-10.000 m
1- Lander Martin (Irrintzi) 25:47.3
2- Unai Sanz Valles (Uharte) 30:17.8
3- Daniel Martinez Ibero (Irrintzi) 30:26.0

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eskalatzaile bat Bilboko Piugaz rokodromoko blokeetako batean. ©EMF

Irati Zabala eta Joannes Esparta Euskadiko blokeko txapeldun

Berria

Bilboko Piugaz rokodromoan jokatu zen boulderreko proba, larunbat eta igandean. Hiru urteko etenaldiaren ondoren, 233 eskalatzaile lehiatu ziren EMFren blokeko topaketa nagusian.

'Hire amak baleki' bidearen tximinian. ©Unai Cobos

Haize berriak Aizkorriko eskaladan

Xabier Mujika

Joseba Iztueta, Unai Cobos, Ioseba Eskudero eta Mikel Mongelos alpinista eta eskalatzaile goierritar gazteek beste maila batera eraman dute Aizkorriko ipar hormako neguko eskalada, eta bi bide berri zabaldu dituzte: Akertegi (160 metro, M5) eta Hire amak baleki (330 metro, M6).

Aitor Zunzunegi eta Oihana Azkorbebeitia, Kopako liderraren elastikoarekin. ©EMF

Azkorbebeitia eta Zunzunegi Euskal Herriko Kopako lehen liderrak

Berria

Larunbatean, Bediako (Bizkaia) VII. Kolazino Mendi Egunean garaile izan ziren biak. Ibilbide lehorrean eta tenperatura altuekin, probaren errekorra minutu batean hobetu zuen Zunzunegik. Mendaroko Kilimon Trail izango da Kopako hurrengo proba, apirilaren 1ean.

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Hiru urre lortu nahi ditut Espainiako Txapelketetan»

Unai Ugartemendia

Euskal Herrian iraupen eskiatzaileen artean atera diren azken harribitxietako bat da Alaia Juaristi. Jakako Mayencos taldean hasi zuen ibilbidea. Azken urteetako gorakadaren ondoren, Espainiako selekzioko jarraipen taldean ari da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...