Sexu abusuak

Bilboko irakasle bati salaketa jarri diote adingabe bati eraso egitea egotzita

Ertzaintza ikertzen hasi da, zer gertatu den argitzeko

Bilboko mugimendu feministak joan den urteko Aste Nagusian egindako agerraldia. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2023ko martxoaren 15a
10:08
Entzun

Bilboko ikastetxe bateko irakasle bati salaketa jarri diote adingabe baten gurasoek, ikasleari sexu erasoak egitea egotzita. Segurtasun Departamentuak jakinarazi duenez, joan den ostiralean jarri zuten salaketa, eta egun horretan bertan atxilotu zuten gizona.

Epailearen esku gelditu bazen ere, kautela neurririk gabe aske utzi zuten. Hala ere, Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du, zer gertatu den argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.