Demografia

Nafarroak hilero 100 euroko diru laguntza bat emanen die 3 urtetik beherako umeak dituztenei

Eskaera presentzialki eta telematikoki egiten ahalko da. Dirua 1.200 euroko ordainketa bakarrean jasoko da.

jarraia225568.jpg
Isabel Jaurena.
2023ko martxoaren 15a
13:57
Entzun

Hiru urte baino gutxiagoko umeak dituzten Nafarroako familiek 100 euro jasotzen ahalko dituzte hilero. Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi duenez, diru guzia aldi berean emanen zaio familia bakoitzari: 1.200 euro. Zehazki, joan den urtarrilaren 1etik hasita umeak 3 urte bete arte jasotzen ahalko da laguntza.

Diru laguntza eskatzeko bi aukera daude: presentzialki eta telematikoki. Orotara, 3 urtetik beherako haurrak dituzten familien %65ek jasotzen ahalko dute laguntza, bertze arrazoiengatik dirua jasotzen duten horiek kanpo gelditzen baitira. Horrez gain, baldintza hau bete beharko da dirua jasotzeko: 45.000 euro bitarteko errenta izatea diru hori pertsona bakar batetik jasotzen duten familiek, eta 70.000 euro bitarteko errenta izatea pertsona batetik baino gehiagotik jasotzen duten familiek. Laguntza hori, gainera, bateragarria da PFEZean 3 urte edo gutxiagoko umeak izateagatik egiten den zerga arinketarekin.

Horrez gain, ume hori harrera familia batean dagoen kasuetan ere jasotzen ahalko da diru laguntza. Halakoetan, umea zaintzeaz arduratzen denak jasoko du dirua. Zaintza partekatua denean, berriz, bi aldeen artean erabaki beharko dute zeinek eskatuko duen laguntza, eta, beraz, nork jasoko duen dirua. Laguntza jasotzeko bertze baldintzetako bat da eskaera egiten duen pertsonak eta umeak Nafarroan bizi behar dutela. Bai eskaera aurkeztean eta baita hori egin baino sei hilabete lehenago ere, gutxienez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.