Maradona estadiora sartzeko aukerarik ez, eta, halere, Frankfurteko (Alemania) Eintracht taldearen 600 bat jarraitzaile Napolira heldu dira gaur, hiriko taldearen aurka jokatu beharreko Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidaren harira. Istilu larriak eragin dituzte hiriko erdialdean, eta haien mugimenduak kontrolatzeko zabalduriko 800 poliziek ezin izan dute galarazi ultrek dendetako beirak haustea eta zabor edukiontziei su ematea. Poliziaren auto bat ere erre dute.
Hmmmm wonder why they banned Frankfurt fans from the Maradona pic.twitter.com/aVy4xYB7no
— Sanso â“‚ï¸Â (@NapoliSansone) March 15, 2023
Napoliko hedabideen arabera, bi taldeetako ultren arteko borrokak ere gertatu dira.

Istiluen ostean, Poliziak alde zaharretik atera eta euren hoteletara lagundu ditu Alemaniako ultrak.
Joaneko partidan, irailean, istiluak gertatu ziren, Marseillan. Bederatzi pertsona atxilotu zituzten orduan. Napolik 2 goleko abantaila lortu zuen.
UEFAk arrazakeria eta indarkeria ekintzak egitea egotzi zien alemaniarrei.
Istiluak gertatzeko arriskua zela eta, Napoliko agintariek debekatu egin zuten Frankfurten bizi diren alemaniarrei sarrerak saltzea, eta horrek are gehiago haserretu ditu Eintrachten jarraitzaileak.