Albistea entzun

Hizkuntza eskubideak jomugan

Euskalgintzak euskarazko hezkuntzaren alde mobilizatzera deitu du ostegunerako

Euskararen eta euskaldunen aurka azkenaldian epaileak egiten ari diren «oldarraldia» salatu dute.

Euskalgintzako eragileen agerraldia, gaur goizean, Donostian
Euskalgintzako eragileen agerraldia, gaur goizean, Donostian maialen andres / foku Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2023ko martxoak 16

«Ustez gure belaunaldiak gainditutzat zeuzkan diskurtso eta jarrera euskarafoboak eguneroko ogi bihurtzen ari zaizkigu». Salaketa hori egin dute gaur goizean euskalgintzako zenbait eragilek, Donostian. Bertan izan dira, besteak beste, Gazte Euskaltzaleen Sareko, AEK-ko, Euskalgintzaren Kontseiluko, Jakineko, Euskal Herrian Euskaraz-eko eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiko ordezkariak. Haien irudiko, epaileek «mailuka» erakutsi nahi dute euskaldunak noraino hel daitezkeen eta noraino ez. Hori ikusita, erantzun beharra dagoela uste dute, eta Gazte Euskaltzaleen Sareak, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko euskara taldeek eta Ikamak Hezkuntza euskaraz izan behar da lelopean datorren ostegunerako antolatu dituzten protestetan parte hartzera deitu dute.

Azken urteko panorama analizatuz hasi dute ekitaldia. Maiatzean beteko da urtebete Gazte Euskaltzaleen Sareak lehen manifestazioa antolatu zuenetik, eta, gaur nabarmendu dutenez, harrezkero ere ez dira geldirik egon: «Herrietan, auzoetan eta ikastetxeeetan Gazte Euskaltzaleen Sarea zabaltzen eta gazteok euskaraz bizitzeko eskubideen aldeko borrokan eragile aktibo izan beharra aldarrikatzen aritu gara». Alabaina, «beste batzuk» ere mugitu direla ikusi dute: «Orain dela ia urtebete aipatzen genuen euskaraz bizi nahi dugunon aurkako oldarraldi politikoak, juridikoak eta mediatikoak ez du etenik izan denbora honetan».

Uste dute «oldarraldi» horrek «gogor» jo duela euskara, «bai euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketan ahalbidetuko dituzten epaien bidez, bai eta urraketa horiek justifikatzeko diskurtsoen bidez ere». Bereziki aipatu dute Uliazpi egoitzako epaia. «Epaileak eta magistratuak hizkuntza politika erreakzionarioak garatzen ari dira, eta eraso zuzenak egiten ari dira gure herriak —aurreko belaunaldiek— hizkuntza politikak garatzeko eskuratutako eskuduntzen aurka».

«Eraso» horien aurrean, ezinbestekotzat jo dute herritarrek erantzutea: «Erantzun bateratu bat, herri erantzun bat eskatzen du horrek». Eta hor kokatu dituzte, besteak beste, datorren osteguneko mobilizazioak: «Martxoaren 23an, hezkuntza euskaldunaren aldeko mobilizazioan, kaleak bete behar ditugu».

Hori, ordea, bidean egin behar den urrats bat baino ez da euskalgintzako eragileentzat: «Bide horretan, urrats gehiago egin beharko dira. Horregatik, erasoaren neurriko erantzuna emateko urratsak egitera deitu nah ditugu hemendik gizarte eragileak, eragile sindikalak eta eragile politiko eta instituzionalak».

Lau manifestazio

Gazte Euskaltzaleen Sareak lau manifestazio antolatu ditu datorren ostegunerako, hezkuntzak euskaraz izan behar duela eskatzeko. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dituzte, 12:00etan. Atxikipenak jasotzen ari da deialdia: esaterako, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek protestetan parte hartzera deitu dute.

Ikasleen artean ere sumatzen ari da auziak eragiten duen ezinegona. Izan ere, sare sozialen bidez, zenbait ikaslek euskarazko hezkuntza jasotzeko izan dituzten zailtasunak azaldu dituzte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ENDIKA PORTILLO / @FOKU

Arartekoak neurriak eskatu ditu, andreekin diharduten ertzainak enpatiaz aritzeko

Maite Asensio Lozano Jone Arruabarrena

Gutxienez hiru ertzain zigortu ditu Segurtasun Sailak, emakumeei komisarian tratu desegokia emateagatik. «Praxi okerra» antzeman du Arartekoak ere
 ©BERRIA

«Hiriak ez daude prest klima aldaketari aurre egiteko»

Nagore Arin - Isabel Jaurena

Zenbait hiritan, martxan jartzen ari dira klima aldaketari aurre egiteko planak. Eredu horiek aztertuz egokitzapenaren kontzeptua definitu nahian dabil ikerlari talde bat, neurri zehatzagoak hartzeko.
 ©BERRIA
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, aurreko astean. ©L. RICO / EFE

Erkorekaren arabera, «erakundeen arteko komunikazio hutsegite batzuek» eragin zuten Mazonen babes falta

Jone Arruabarrena

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak aitortu du erakundeak ez direla «gauza izan» Gasteizen hildako emakumearen bizia bermatzeko eta babesteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.