Historia

Gaztelu baten aztarnak aurkitu dituzte Oñatiko Gazteluaitzen

Asteburuan aurkitu ditu aztarnak Aranzadi zientzia elkarteak, eta X. edo XI. mendekoak direla uste du

Gazteluaitz tontorra, Oñatin. GOIENA
Miren Arregi Amasorrain - Goiena
2023ko martxoaren 16a
17:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Asteburuan Aranzadi zientzia elkarteak egindako indusketetan ondorioztatu dute, baietz, gaztelu bat egon zela garai baten Gazteluaitzen (Oñati, Gipuzkoa). Hipotesien arabera, Goi Erdi Aroan –X. edo XI. mendean– egon zen gaintxoan eta aurkitutako aztarnen arabera, ez zen oso handia izango.

Gazteluaitzen hiru tokitan egin dituzte asteburuan indusketa arkeologikoak, eta ondorio argia atera dute: gaztelu bat egon zen Gazteluaitzen. Hipotesien arabera, gaztelu txikia izango zen, tontorrean soilik aurkitu baitituzte aztarnak. Antxoka Martinez arkeologoaren esanetan, «gaztelu txikia izango zen, Goi Erdi Aroan egongo zen, X. edo XI. mendean, eta bigarren mailako bide bat behatzeko erabiliko zen, seguru asko». Gainaldean, horma txiki bat ikusi dute, bai eta, gaztelua kokatuta egon zen eremuan harriak ondo landuta daudela ere. Terrazamenduaren aztarnak ere aurkitu dituzte, bai eta betelana egiteko erabili zituzten harriak ere.

Segi irakurtzen Goiena.eus webgunean:Gazteluaren aztarnak aurkitu dituzte Gazteluaitzen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.