Albistea entzun

Futbola

Realak «gogor» gaitzetsi ditu Anoeta kanpoaldeko istiluak

Liskarrak izan dira bi taldeetako zaleen artean, baita Realekoen eta Ertzaintzaren artean ere. Ertzaintza zaleei oldartu zaie, eta gutxienez hiru atxilotu eta bi zauritu izan dira.

Jone Bastida Alzuru -

2023ko martxoak 17

Realak «gogor» gaitzetsi ditu atzo Donostiako klubaren eta Erromaren arteko partidaren atarian Anoeta futbol zelaiaren kanpoaldean izan ziren istiluak. Ohar batean adierazi du «Realeko eta Erromako ustezko jarraitzaileek» eragin zituztela; aurreratu dute pertsona horiek ez dituztela bazkide gisara onartuko, ikerketek bazkide direla frogatzen badute.

Horrelako gertakariak futboletik eta kiroletik «oso urrun daudela» adierazi du zuzendaritzak. Horrek asko kezkatzen dituela gaineratu dute: «Futbola pertsona, hiri eta herrien arteko bilgune gisa ulertzen dugu, ez gorroto eta borroka gune gisa».

Harriak, bengalak, petardoak, sirena hotsak eta Ertzaintzaren oldarraldia; sua piztu zen atzo Donostian. Ertzaintzak hiru lagun atxilotu zituen, 19 eta 31 urte artekoak. Horietako bati desordena publikoak eta agintaritzaren aurkako atentatuaren delituak egotzi dizkiote, eta beste biei, desordena publikoak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, istiluak Madril etorbidean hasi ziren, eta gero estadioaren inguruetara zabaldu. Giroa bero zegoen partidaren atarian. Multzo batek objektuak eta bengalak jaurti zituen Erromako zaleak Anoetara zeramatzan autobusaren kontra. Ibilgailutik irten ziren haiek, sututa. Ertzaintza bi taldeetako zaleei oldartu zitzaien.

Istiluen ondorioz, gutxienez bi zauritu izan ziren: Erromaren jarraitzaile bat erietxera eraman zuten anbulantzia batean, eta Ertzaintzak realzale bat zauritu zuen hankan. Larrialdietan artatu behar izan zuten zale txuri-urdina. Ertzainen oldarraldi «neurrigabeak» salatu ditu.

Egoera baretu egin zen partida hasitakoan, eta ez zen bestelako istilurik gertatu.

Autobus bat sutan, matxura baten ondorioz

Partida amaitu ostean, zale txuri-urdinak Azkoitira zeramatzan autobus batek su hartu zuen Zestoan, Arroako biribilgunetik Iraetara bidean. 00:15 aldera jazo zen. Autobusa kiskalita geratu zen, baina barruan zihoazen guztiak garaiz atera ziren ibilgailutik, eta ez zen zauriturik izan. Matxura baten ondorioz hartu zuen su.

Autobus batek su hartu zuen atzo, Anoetatik bueltan. Danbolin

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©EFE

«Munduko Txapelketan biribil atera zait dena»

Beñat Mujika Telleria

Lorpenak bata bestearen atzetik biltzen ari da Irati Idiakez getariarra. La Molinan jokatu diren snowboard egokituko munduko txapelketetan bi urre eta zilar bat kolkoratu ditu.
<b>Ander Ugarte, jaurtitzen, atzo, Artalekun jokatutako partidan.</b> ©JON URBE / FOKU

Etenaldiak suspertu du

Julen Etxeberria

Behetik gora eginda irabazi dio Bidasoak Sporting Lisboari (30-27), eta urratsa egin du Europako Ligako final-laurdenetarako sailkatzeko
Markinako taldeko pilotariak, igandean, Hernanin. ©BERRIA

Urrutira iristeko bi hautagai

Jon Eskudero

Azkoitiak eta Markinak talde erakustaldia emanda lortu dute Berria Txapelketako hurrengo faserako sailkatzea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.