Albistea entzun

Valladolid 1-3 Athletic

Bolada txarra amaitu du Athleticek Valladoliden

Garaipena lortu du Athleticek Valladoliden. Iñigo Martinez, Gorka Guruzeta eta Mikel Vesga izan dira golegileak.

Iñigo Martinezgola ospatzen
Iñigo Martinezgola ospatzen R. GARCÍA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2023ko martxoak 18 11:33

Gogorra izan zen Athleticeko zaleentzat iragan asteko partida. Zuri-gorriek 0-1 galdu zuten etxean Bartzelonaren aurka, eta azken minutuetan baliorik gabe utzi zuen epaileak Iñaki Williamsek berdinketa ezartzeko sartutako gola. Zuri-gorriak, baina, ederki altxatu dira jasotako kolpetik. Partida osoa jokatuta irabazi du Ernesto Valverderen taldeak Valladoliden. Iñigo Martinezek aurreratu zituen bisitariak, eta atsedenalditik bueltan Gorka Guruzetak bigarrena egin zuen. Cyle Larinek esperantzaren gola sartu zuen etxekoentzat, baina handik bi minutura Mikel Vesgak hirugarrena egin zuen, penaltiz. Irabazita, bi puntura du seigarren postua Athleticek.

Ederra izan da partida hasiera. Bi taldeak hiru puntuen bila zelairatu dira, eta Valadolidek izan ditu neurketako lehen aukerak zaleen bultzada baliatuta. Athleticen atzeko lerroa ez da oso fin aritu, baina Julen Agirrezabalak beste behin erakutsi du punta-puntako atezaina dela. Zuri-gorriek gora egin dute minutuak aurrera joan ahala, eta Guruzetak lehenbizi eta Vesgak ondoren lehenengoa egiteko aukera izan dute. 30. minutuan iritsi da, ordea, gol hori. Area ertzean falta bat gogor jaurti du Iñigo Martinezek, eta atzelari baten gorputzean jo ostean sartu da sarera baloia. Atezainak ezin izan du ezer egin.

Partida lasaiago bat ikusi da golaren ostean, eta atsedenaldira 0-1 joan dira. Bigarren zatian bigarrenaren bila abiatu da Athletic, beldurrik gabe, eta lehen aukera bat huts egin ostean, bigarrenean sarera bidali du baloia Guruzetak. De Marcos hamaikagarrenez iritsi da area ingurura eskuin hegaletik, eta atzelariaren erdiraketa maisuki errematatu du Donostiako aurrelariak: 0-2 56. minutuan.

Markagailu horrek aldaketak egitera behartu du Pacheta, eta orduan iritsi dira etxekoen minutu onenak. Athletic atzean sartu da, atzeko hutsuneak itxiz, eta kontraerasoan soilik egin du aurrera. Valladolid bila eta bila aritu da, eta azkenean aurkitu dute gola etxekoek. Cyle Larin izan da goleatzailea. Dani Garciak irrist egin du area barruan baloia ateratzear zegoela, eta Agirrezabalak lehen saiakera zapuztu badu ere, bigarrenean ez du huts egin Larinek.

Etxekoek berdinketarekin amestu dute orduan, baina berehala esnatu ditu epaileak. Handik bi minutura penaltia egin du Joaquinek, besoan eman baitio baloiak. Vesgak hartu du erantzukizuna, eta arabarrak lasaitasunaren gola egin du zuri-gorrientzat. Bertan amaitu da etxekoen ametsa, eta baita partida ere. Irabazita, bi puntura du Europa Athleticek, aurkariek baino partida bat gehiago jokatuta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sebastian Coe World Athleticseko presidentea, iaz. ©Erik S. Lesser / EFE

Munduko Atletismo Federazioak debekatu egin die emakume transei nazioarteko lehiaketetan parte hartzea

Julen Otaegi Leonet

Emakumezkoen lehiaketak «babesteko» erabakia dela dio Sebastian Coe federazioko presidenteak; emakume transek zein sexu garapen desberdina duten kirolariak ezingo dute lehiatu nazioartean baldintza batzuk bete ezean.

 ©YOAN VALAT / EFE

Jonas Vingegaard izango da izar nagusia Itzulian

Beñat Mujika Telleria

Tourreko azken garailea Euskal Herriko errepideetan izango da. Daniel Felipe Martinez iazkoa berritzen ahaleginduko da. Mikel Landa, Peio Bilbao eta Ion Izagirre ere ariko dira.

Darius Thompson eta Yakuba Ouattara baloia heldu nahian. ©DAVID AGUILAR / EFE

Gaur hasiko da Baskoniaren azken esprinta Euroligako kanporaketetan sartzeko

Beñat Mujika Telleria

Gaur hasiko da Baskoniaren azken esprinta Euroligako kanporaketetan sartzeko bidean. Nahiz eta sasoi hasieran helburutzat ez hartu, arabarrek eskura dute kanporaketetan aritzea, baina zenbait arlotan hobetu beharko dute horretarako.

Aurrean, Ane Elexpuru; atzean, ezker-eskuin, Jone Amezaga eta Sara Ortega. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Belaunaldi berri baten hiru ertz

Ainara Arratibel Gascon

Athleticeko harrobiko harribitxietako hiru dira Sara Ortega, Ane Elexpuru eta Jone Amezaga. Bigarren taldeko fitxa duten arren, dagoeneko utzi dute arrastoa lehen taldean. Zelaian erakutsi ohi duten naturaltasuna dute handik kanpo.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...