Ezbeharra
Moto gidari bat hil da Donostian

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, atzo 51 urteko moto gidari bat hil zen istripu batean. 20:45ean izan zen ezbeharra, Trintxerpetik Garberara doan G-20 errepidean, Irunerako noranzkoan. Suhiltzaileen parkearen parean izan zen istripua. Handik pasatzen ari zen beste gidari batek eman zuen horren berri. Moto gidaria lekuan bertan hil da, zaurien ondorioz.
Istripua nola gertatu zen ez dute argitu eta ikertzen hasi dira.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.