Albistea entzun

Reala 2-0 Elx

Gogotik lan eginda irabazi dio Realak Elxi

Lehen zatian ez dute ate aurrean asmatu txuri-urdinek, baina bai bigarrengoan. Kubo eta Barrenetxea izan dira golegileak. Laugarren postuari eusten diote.

Take Kubo Realaren lehen gola egiten.
Take Kubo Realaren lehen gola egiten. Juan Herrero / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko martxoak 19

Garaipena behar zuen Realak, eta lortu du. Imanol Algualcilen taldea ez da une gozoa bizitzen ari, eta gaur ezin zuen hutsik egin: azken sailkatua jaso du etxean, Elx, bai ala bai irabazi beharreko partidan. Eta egin du, Take Kubok eta Ander Barrenetxeak bigarren zatian sartutako golei esker.

Donostian aste osoa zeramaten «partida tranpa» zela esanez. Elxek hamahiru puntu bakarrik ditu sailkapenean (26 ditu Almeriak, 19.ak), eta jada ez du ia ezer jokoan. Presioa, beraz, etxekoentzat zen gaurkoan, are gehiago sailakpen nagusian aurkari zuzena den Betisek irabazi egin duela jakinda. Horren jakitun, ez du hamaikakoan aldaketa handirik egin Alguacilek, eta onenak zelairatu ditu. Berrikuntza nagusiak Aihen Muñoz eta Asier Illarramendi izan dira.

Baloiaren jabetza, espero zen moduan, Realak izan du. Lan egin behar izan duen lehen atezaina, ordea, Remiro izan da, area kanpotik Gumbauk egin duen jaurtiketa arriskutsu batean. Dena den, Realak izan ditu lehen zatiko aukera argienak; besteak beste, Kubok Silvarekin jositako bi jokalditan. Dena alde zuela, Kubok kanpora bota ditu biak. Kanariarrak ere zutoinera bidali du baloi bat, eta Sorlothek ez du asmatu aldaratzean.

Silvaren eta Kuboren arteko konexio horrek geroxeago eman ditu fruituak, bigarren zatiaren hasieran: kanariarrak pase bikaina egin dio japoniarrari, eta hark ederki gurutzatu du Badiaren aurrean. Bigarren zatiko hirugarren minutua zen, eta Realak zailena egina zuen.

Hortik aurrera, Elx saiatu da erasora egiten, baina asko asmatu gabe. Barrenetxeak itxi du partida 90. minutuan. Norgehiagokako jokalaririk onena Silva izan da, eta merezi zuen moduko txalo zaparradarekin aitortu dio hori Anoetak.

Sailkapen nagusian 48 puntu ditu Realak, eta laugarren postuari eusten dio. 51 ditu Atletico Madrilek, eta 45 Betisek.

Reala: Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Aihen; Zubimendi, Illarra (Barrenetxea, 83'), Brais Mendez, Silva (Gebara, 78'); Kubo (Cho, 78') eta Sorloth (Oiartzabal, 63').

Elx: Badia; Morente, Palacios (Lautaro Blanco, 75'), Verdu (Bigas, 60'), Diego Gonzalez, Clerc (Carmona, 75'); Mascarell, Gumbau, Fidel (Josan, 82'); Nteka (Ponce, 60') eta Boye.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOK U

«Saskibaloiaren egunerokoari heltzeko energia ematen dit umeak»

Ainara Arratibel Gascon

Urtarrilean iritsi zen Donostiara hegalekoa. 2 urteko alaba du, eta amatasuna eta saskibaloia uztartzeko leku «egokia» topatu du Donostian. «Goi mailako gero eta emakume kirolari gehiago gara ama izateko urratsa egiten ari garenak», nabarmendu du.
<b>Gorka Nieto iragan asteartean, Sportingen aurkako neurketan, jaurtiketa bat egiten.</b> ©JON URBE / FOKU

Lisboan biribildu behar

Beñat Mujika Telleria

Artalekun irabazi ostean, Bidasoa kanporaketa biribiltzen ahaleginduko da gaur, Lisboan. Hiru golen aldea daukate irundarrek

Maria Txibite lehendakaria Iñaki Perurenari gurutzea ematen, atzo, Iruñean. ©Jesus Diges / EFE

Iñaki Perurena: «Gaizki pasatzen nuen Gorputz Hezkuntza ikasgaian»

Paulo Ostolaza

Nafarroako Gobernuak Karlos III.aren gurutzea eman dio harri jasotzaileari, eta hark hitzaldi hunkigarri bat eman du bere ibilbideari eta Nafarroak harriarekin duen harremanari buruz.

Laskun herria, eta atzean, zirkua osatzen duten gailurretako batzuk. ©JUAN MARI ANSA

Laskungo mendietan murgilean

Ramon Olasagasti

Juan Mari Ansak Pirinioetako zirku eder hari buruzko liburu bat ondu du, hamabi urteko lan handiaren ondotik. Auñamendi, Bilhara, Hiru Erregeen Mahaia, Dec de Lhurs eta beste zenbait gailur ezagutzeko 24 ibilbide bildu ditu, baita ingurunearen giza alderdia ezagutzeko kondairak eta istorioak ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...