Albistea entzun

Osasuna 0-3 Vila-Real

Osasunak kolpea hartu du Sadarren

Aurkari zuzena da Vila-Real, eta Chukwuezeren eta Moralesen bi goli esker nagusitu da. Gorritxoek bi hilabete daramatzate Sadarren irabazi gabe.

Moralesek bere bi goletako bat ospatzen, gaur, Sadarren.
Moralesek bere bi goletako bat ospatzen, gaur, Sadarren. Jesus Diges / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko martxoak 19 09:36

Olatuaren osteko zulotik atera ezinik dabil Osasuna. Gorritxoek Europan sartzeko lehian dabilen aurkari zuzen bat jaso dute gaur Sadarren, Vila-Real, eta egurra jaso dute: 0-3 nagusitu da Herrialde Katalanetako taldea. Osasunak bi hilabete daramatza ligan etxean irabazi gabe; azkenekoa urtarrilaren 14an izan zen, Mallorcaren aurka.

Gaur ez diote gaizki ekin partidari. Lehen minutuetan hobeak izan dira, baina azkar iritsi da lehen kolpea: Chukwuezek 14. minutuan sartu du Vila-Realen lehen gola, Pedrazaren pase bat baliatuta. Hiru minutu geroago sartu du bigarrena, baina baliogabetu egin diote. Osasunak ez du erreakzionatu. Ezinean ibili da Jagoba Arrasateren taldea atsedenaldira arte.

Aldageletatik beste jarrera batekin atera da. Bigarren zatia hasi eta berehala, epaileak ez du adierazi Osasunaren aldeko penalti bat (Yeremik baloia eskuarekin ukitu du area barruan), eta baloi bat zutoinera ere bidali dute. Esnatu da Sadar, baina ez da iritsi gola, eta neurketa azken minutuetan zela iritsi da Moralesen unea: azken hamar minutuetan bi gol sartu ditu Vila-Realen aurrelariak.

Sailkapen nagusian bederatzigarren da Osasuna, 34 punturekin. Orain 41 ditu Vila-Realek, seigarren sailkatuak.

Osasuna: Aitor; Nacho Vidal (Brasanac, 45'), Aridane, David Garcia, Manu Sanchez; Torro (Ibañez, 78'), Moncayola, Moi; Barja (Kike Garcia, 78'), Ez Abde (Ruben Garcia, 78') eta Chimy Avila (Budimir, 64').

Vila-Real: Reina; Foyth, Albiol (Mandi, 45'), Pau Torres, Pedraza (Mojica, 45'); Parejo, Trigueros, Terrats (Lo Celso, 68'); Chukwueze (Femenia, 85'), Yeremi Pino eta Gerard Moreno (Morales, 35').

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOK U

«Saskibaloiaren egunerokoari heltzeko energia ematen dit umeak»

Ainara Arratibel Gascon

Urtarrilean iritsi zen Donostiara hegalekoa. 2 urteko alaba du, eta amatasuna eta saskibaloia uztartzeko leku «egokia» topatu du Donostian. «Goi mailako gero eta emakume kirolari gehiago gara ama izateko urratsa egiten ari garenak», nabarmendu du.
<b>Gorka Nieto iragan asteartean, Sportingen aurkako neurketan, jaurtiketa bat egiten.</b> ©JON URBE / FOKU

Lisboan biribildu behar

Beñat Mujika Telleria

Artalekun irabazi ostean, Bidasoa kanporaketa biribiltzen ahaleginduko da gaur, Lisboan. Hiru golen aldea daukate irundarrek

Maria Txibite lehendakaria Iñaki Perurenari gurutzea ematen, atzo, Iruñean. ©Jesus Diges / EFE

Iñaki Perurena: «Gaizki pasatzen nuen Gorputz Hezkuntza ikasgaian»

Paulo Ostolaza

Nafarroako Gobernuak Karlos III.aren gurutzea eman dio harri jasotzaileari, eta hark hitzaldi hunkigarri bat eman du bere ibilbideari eta Nafarroak harriarekin duen harremanari buruz.

Laskun herria, eta atzean, zirkua osatzen duten gailurretako batzuk. ©JUAN MARI ANSA

Laskungo mendietan murgilean

Ramon Olasagasti

Juan Mari Ansak Pirinioetako zirku eder hari buruzko liburu bat ondu du, hamabi urteko lan handiaren ondotik. Auñamendi, Bilhara, Hiru Erregeen Mahaia, Dec de Lhurs eta beste zenbait gailur ezagutzeko 24 ibilbide bildu ditu, baita ingurunearen giza alderdia ezagutzeko kondairak eta istorioak ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.