Erretreten erreforma

Biriatuko ordainlekua 40 minutuz blokeatu dute

Poliziak kanporatu ostean, Hendaiako industrialdera eraman dute protesta

Biriatuko blokeatzearen une bat. EUSKAL IRRATIAK
2023ko martxoaren 20a
09:11
Entzun 00:00:0000:00:00

Erretreten erreformaren aurkako protestekin jarraitzen dute sindikatuek, eta, gaur goizean, 40 minutuz blokeatu dute Biriatuko ordainlekua.

Ilarak sortu dira autobidean.

08:00 aldera, Frantziako Poliziak errepidetik kanporatu ditu protestariak. Bidea zabaldu dute, baina polizia ugari dabil Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan.

Protestariak, ondoren, Hendaiako Intzura industrialdera joan dira, eta horra sartzeko bidea blokeatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.