Donostiaren irudiarekin Nafarroako publizitatea egin dute Alemaniako hainbat bidaia agentziak

Maria Txibite Nafarroako presidenteak argitu du kanpainak ez duela zerikusirik gobernuarekin. Esan du «legebidera jo» dezaketela, Nafarroako Gobernuaren menpeko logotipoak baimenik gabe erabiltzeagatik. 

Alemaniako bidaia agentziek erabilitako iragarkia. BERRIA
Julen Otaegi Leonet.
2023ko martxoaren 20a
21:23
Entzun

«Antzinako Nafarroako Erresuma: tradizioak, gastronomia ona eta erromesaldiak». Hitz horiek erabili dituzte Alemaniako bidaia agentzia batzuek Nafarroako turismoaren iragarkietan. Beste nonbaiteko irudiarekin, ordea: Donostiaren irudi orokor batekin. Hainbaten artean, bertan ikus daitezke Kontxa pasealekua, Santa Klara uhartea, Urgull mendia; baita Igeldo ere. Nafarroakoa den bakarra Bardeako Menditxiki da, Nafarroako Turismo Zuzendaritza Nagusiaren logoaz gain.

Turismo zuzendaritzak ziurtatu du ez dutela zerikusirik sustapen kanpaina horrekin, eta hura erabili duten bidaia agentziak topatzen ari direla. Maria Txibite Nafarroako presidenteak ere argitu du gobernuak ez duela zerikusirik iragarki horrekin: «Ez dagokio Nafarroako Gobernuko webgune ofizial bati, ezta Alemanian duen kanpaina bati ere». Esan duenez, «gertakaria baloratu ostean», «dagokion legebidera jo» dezakete, Nafarroako logotipo ofizialak erabiltzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.