Albistea entzun

Telesailak

Sagardoi Emmerichen ekoizpen erraldoi batean ari da lanean

Gladiatoreen inguruko telesail bat da: Those About to Die. Ekoizpen erraldoia da, eta Erromako Cinecitta estudioetan ari dira grabatzen. «Sinestea kostatzen zait oraindik», esan dio Sagardoik BERRIAri.

Eneko Sagardoi aktorea
Eneko Sagardoi aktorea Oskar Matxin / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2023ko martxoak 21 17:37

«Casting erraldoi horietako bat zen, eta oso zail ikusten nuen, ia ezinezko». Hala azaldu dio Eneko Sagardoi euskal aktoreak BERRIAri. Baina Peacock plataformaren (NBC Universal) ekoizpen erraldoi baterako aukeratu dute Sagardoi, Anthony Hopkins beteranoarekin batera. Roland Emmerich Hollywoodeko zinemagilearen —Independence Day filmaren zuzendariaren— gidaritzapean. Baita nazioarteko beste izar batzuekin batera ere. Gladiatoreen inguruko telesail bat da Those About to Die. Erromako Cinecitta estudio historikoetan hasi dira telesailean lanean. «Orain dela gutxi hasi gara, eta ikaragarria da dena: beste dimentsio bat», azaldu du Sagardoik. Edonola ere, hau ohartarazi du: «Ikaragarria da, baina eguneroko lana betikoa da». Euskal aktoreak pozez ekin dio lanari. «Ilusio handia piztu zait, eta ahal beste ikasteko gogoa dut».

Sagardoik, Pepe Barrosok eta Gonçalo Almeidak Corsi anaien rola jokatzen dute telesailean. Hopkinsek, berriz, Vespasiano Erromako enperadorearena egiten du. Lantaldean dira aktore hauek ere: Iwan Rheon (Game of Thrones), Liraz Charhi, Johannes Haukur Johannesson, Rupert Penry-Jones, Kyshan Wilson eta Alicia Edogamhe. Gidoiak Daniel Mannixen liburu batean oinarrituta daude.

AGC Television eta High End Productions dira telesailaren ekoizle nagusiak, eta Italiako Wildside Productions ekoiztetxearen laguntza dute. Emmerich da zuzendari nagusia, Marco Kreuzpaintnerrekin batera. Gidoilari burua Robert Rodat da, Saving Privat Ryan filmean aritutakoa. Hiru horiek ekoizle eragileak dira, Gianni Nunnarirekin batera. Lourdes Diaz AGCko ordezkariak ere parte hartzen du ekoizpenean.

Peacock plataforma soilik AEBetan dago martxan. Baina zerbitzu horretako eduki ugari Sky Showtime plataforman ikus daitezke Hego Euskal Herrian. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, berriz, beste ordainpeko plataforma batzuetan ikus daitezke, oraingoz.

Eneko Sagardoik antzerkian eta zineman lan egin du batez ere. Telebistarako ere egin ditu zenbait lan, ordea: ETBko Goenkale eta Hondar ahoak telesailetan aritu zen, esate baterako. Handia filmean egindako lanari esker, Goya sari bat jaso zuen. Egunotan, Irati filmean ikus daiteke Sagardoiren lana, zinema aretoetan. Jada 120.000 ikus-entzulek baino gehiagok ikusi dute Paul Urkijoren film hori. Berriki, Sagardoi zuzendari lanetan hasi da: Betiko gaua film laburra zuzendu du —ez dute estreinatu oraindik—. Nerea Ibarzabal bertsolariaren eta Sagardoiren gidoia du film labur horrek, eta Elena Irureta eta Miren Gaztañaga daude aktoreen artean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Circom sariak banatu dituzte Donostian ©ETB

Egungo erronkak aztertu dituzte 39. Circom biltzarrean

Urtzi Urkizu

Danimarkako TV2 Nord kateak jaso du Gran Prix saria, Donostian. Ukrainako ‘Hromdaske’ hedabideko bi kazetarik hitzaldia eman dute.

Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...