Albistea entzun

Ikus-entzunezkoak

Anime Box ‘streaming’ plataforma martxan da Hego Euskal Herrian

Film bakarra du euskaraz. Mangaberri taldeak eskatu du eduki berriak euskarara bikoizteko eta azpidazteko. Gaur, 22:00etan, Mangaberrik zuzeneko saio bat egingo du Twitch sare sozialean, Anime Box plataformaren inguruan hitz egiteko.

'Dragoi Bola Z F berpiztua' filma
'Dragoi Bola Z F berpiztua' filma Berria Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2023ko martxoak 23 14:59

Animeari eskainitako plataforma bat abiarazi dute Hego Euskal Herrian, Herrialde Katalanetan, Galizian eta Espainian: Anime Box. Plataformak akordioak egin ditu Japoniako eta nazioarteko hainbat banatzailerekin, animaziozko film eta telesailak jartzeko zerbitzu berrian.

Harpidetza egiteko lau aukera jarri dituzte: doakoa, edukiak alokatzeko sistemarekin; hilean 5,99 eurokoa, gailu batean edukiak ikusteko; hilean 7,99 eurokoa, bi gailurekin eta premium filmekin; eta urtean 39,99 eurokoa —behin-behineko eskaintza da—.

Anime Box-ek bere webgunean azaldu du eduki guztiak gaztelaniara bikoiztuta daudela. «Badaude edukiak hizkuntza koofizialetan ere» irakur daiteke, halaber. Baina, behin-behinean, euskaraz film bakarra ikus daiteke: Dragoi Bola Z: F berpiztua. Film hori Dragoi Bola anime eta manga saileko hemeretzigarrena da, eta Dragoi Bola Z-ko hamabosgarrena. 2015eko apirilean estreinatu zuten zinema aretoetan.

Selecta Vision enpresaren plataforma bat da Anime Box. Mangak eta animeak euskaraz zabaltzearen aldeko mugimendua da Mangaberri, eta Eneko Oroz eta Mirai Herrera talde horren ordezkariek ohartarazi dute Selecta Visionen eduki oso gutxi daudela euskarara bikoiztuta.

Plataformak, bestalde, oraingoz ez du aukerarik ematen bilaketak hizkuntzaren arabera egiteko. Hortaz, erabiltzaileak film edo telesail bakoitzaren fitxan sartu behar du jakiteko ea euskaraz, galegoz edo katalanez dagoen. Katalanez hainbat lan daude ikusgai plataforman.

Mangaberriren eskaerak
Selecta Visionen eduki batzuk ikusgai daude beste plataforma batzuetan ere: Netflix, Amazon Prime Video... Mangaberri taldekoen arabera, ikusi beharko da ea eduki horiekin zer gertatzen den. Edonola ere, salatu dute oso zaila dela animeak euskaraz aurkitzea. «Euskal Herrian, animea euskaraz bizi ahal izan dugu iraganean, eta, horrek animearen zale euskaldun asko sortu dituen arren, zaletasun hori ezin da euskaraz bizi egun». Izan ere, orain ez dira eduki berriak bikoizten, ezta azpidazten ere. Lehendik bikoiztutako eduki zaharrak dira ikusgai dauden bakarrak.

Horregatik, Mangaberriko animezaleak beldur dira Anime Box plataforman ez ote dituzten orain arte euskarara bikoiztutako lanak bakarrik jarriko. Haien iritziz, Netflixek eta Amazon Prime Videok hartu duten bideari jarraitu beharko lioke Anime Boxek, eta eta eduki berriak euskaraz bikoiztu eta azpidatzi. «Gure hizkuntzarentzat oso beharrezkoa da». Halaber, euskarazko edukiei ikusgaitasuna emateko, funtsezkotzat jo dute etiketak eta filtroak jartzea plataforman, animezale euskaldunek edukiak erraz aurki ditzaten. «Euskaraz eduki gutxi baldin badaude, eta, gainera, aurkitzeko zailtasunak jartzen baldin badizkigute, zale asko ez dira konturatuko edukiak euskaraz daudela».

Mangaberriko euskaltzale eta animezaleek zuzeneko saio bat egingo dute gaur, 22:00etan, Twitch sare sozialean —Twitch.tv/ekintaekin helbidean—.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Izuturik egon naiz; baina arrazionala da?»

Iker Tubia

Energia krisiaren eta klima aldaketaren aurrean, filosofia aldarrikatu du Basartek, erabaki eraginkorrenak hartzeko ezinbestekotzat jotzen baitu arrazoian oinarritzea. Altruismo eraginkorrean aritzen da orain.
Erreserbetan bermeak eskatzen hasi dira hainbat jatetxe. ©BERRIA

Bezeroak etorriko diren esperoan

Unai Etxenausia

Jatetxeei galera nabarmena ekar diezaieke bezeroek erreserba bat egin, ez direla joango abisatu ez eta, azkenean, ez agertzeak. Horrelakoak ez gertatzeko, hainbat jatetxe bezeroei bermeak eskatzen hasi dira erreserba egiten duenean, bezeroak lotzeko eta galerak gutxitzeko.

La Zurdako kide Andrea Ganuza, bere komikia aurkezten, La Zurda Berria jaialdian, maiatzaren 24an. ©MIRARI ETXABARRIA

Artearen jaialdia, denen esku

Itsaso Jauregi

Iruñeko La Zurda Berria jaialdian tailerrak eta arte erakusketak egin dira maiatzaren 26tik ekainaren 10era. Esperimentatzeko espazio seguru bat sortzea da helburua.

Atal berria du estilo liburuak: ikus-entzunezkoena. ©BERRIA

BERRIAren estilo liburuan atal bat sortu dute ikus-entzunezkoei buruz

Urtzi Urkizu

Irizpideak landu dituzte belarrirako nola idatzi, nola ahoskatu eta azpidatziak nola egin zehazteko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...