ELIZAREN SEXU ABUSUAK

Vatikanoa, Bilboko gotzainaren barkamen eskeaz: «Bikain, baina ezin da horretara mugatu»

Bilboko gotzainak barkamena eskatuko die biktimei gaur arratsaldean katedralean eginen duten otoitz ekitaldian

jarraia225978.jpg
Ion Orzaiz.
2023ko martxoaren 24a
12:25
Entzun

Adingabeen Babeserako Vatikanoko Batzordeko kide Juan Carlos Cruzen ustez, Bilboko gotzain Joseba Segurak gaur eginen duen barkamen eskea «ekitaldi bikaina» izanen da, baina Eliza katolikoaren ardura «ezin da horretara mugatu, lege zibilak zigortutako krimenak baitira». Radio Euskadi irratian egin ditu adierazpen horiek Cruzek.

Frantzisko I.a aita santuaren aholkulariak begi onez ikusiko luke «gainerako gotzainek Bilbokoaren ereduari jarraituko baliote», baina, gaineratu duenez, «tamalez hori oso zaila da Espainiako Apezpiku Konferentzian». Cruzek gaineratu du elizbarrutiek eta tokiko elizek justiziarekin batera lan egin beharko luketela: «Krimen horien egileek kartzelan egon beharko lukete, eta tokiko elizen lana da justiziarekin elkarlanean segitzea».

Bilboko katedralean eginen dute otoitz ekitaldia, 18:00etan, eta bertan izanen dira Eliza katolikoko kideek eginiko sexu abusuen biktima batzuk. Joseba Segura gotzainak barkamena eskatuko die, elizbarrutiaren izenean.

2019an martxan jarri zenetik, Abusuak Prebenitzeko Bilboko Elizbarrutiaren Batzordeak 32 espediente zabaldu ditu adingabeen aurkako erasoengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.