Eduki babestua
Zumaia BHI herri eskola, publikoa eta euskalduna
Zumaia BHI Herri Eskolak batxilergoko eskaintza zabala du. Giza eta Gizarte Zientziak, Zientziak eta Teknologia, eta Batxilergoko Orokorra modalitateak ematen ditu. Laster, eraikin berriaren ateak zabalduko ditu. Eraikin berritzailea da, eta hainbat eremutan antolatua egongo da.

Zumaiako (GIpuzkoa) herrigunean kokatuta, eremu eder eta atsegin batean dago Zumaia BHI Herri Eskola ikastetxe publikoa. Batxilergoan, eskaintza zabala du, eta ikasleei prestakuntza bikaina ematen diete. Bertan, batxilergoko modalitate hauek egin daitezke: Giza eta Gizarte zientziak, Zientziak eta Teknologia, eta Batxilergo Orokorra.
Halaber, ikasgai guztietan, arlo bakoitzean adituak diren irakasleekin, Unibertsitaterako sarbide ebaluaziorako (USE) berariazko prestakuntza ematen dute.
Laster, Zumaia BHI Herri Eskolaren eraikin berria martxan izango da. Eraikin berritzailea da, eta hainbat eremutan antolatua egongo da. Hamar ikasgela eta gimnasio bat izango ditu, eta 250 ikasle hartzeko edukiera izango du. Guztira 2.477 metro koadro izango ditu —horietatik 480 gimnasioak hartuko ditu—, eta bi gunetan bereiziko da.
Gune batek irakaskuntza erabilerako eremuak izango ditu. Hala nola ikasgelak, irakasle gelak, tailerrak, erabilera anitzeko espazioa, Hezkuntza Premia Berezietarako gela... Beste guneak, berriz, gimnasioa, aldagelak eta biltegia izango ditu. Horrez gain, aterpea eraikiko dute eskola eremuko frontoiaren ondoan dauden kirol kantxak estaltzeko.
Zumaia BHI Herri Eskolaren eraikin berria erakusten duen irudia. ZUMAIA BHI
Giro euskalduna eta talde txikiak
Zumaia BHI Herri Eskolako ikasleak talde txikitan aritzen dira. Ikasleen heziketa integrala helburu izanik, ikasketa akademikoaz gain, beste hainbat gizarte balio sustatzen dituzte:
• Zumaia BHI Herri Eskolako ikas komunitatean ikasleen ekimenei bide emate diete —esaterako, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunean ikasleek egindako egitaraua—, eta berdinen arteko tutoretzak eta elkarlanak bideratzen dituzte.
• Ikastetxea Zumaiako hainbat eragilerekin elkarlanean aritzen da (Zumaiako Udala, emakumeen etxea, Darahli elkartea…) eta ikasleek elkartasuna, enpatia, pentsamendu kritikoa, talde lana eta beste zenbait balioren arabera dihardute. Berdinen arteko tutoretzak bultzatuz, elkarrekin eta elkarrengandik ikasten.
Halaber, aipagarria da Zumaia BHI Herri Eskolan dagoen giro euskalduna. Ikasleen euskara mailarekiko erabateko konpromisoa dute ikastetxean, eta euskarazko C1 mailarako berariazko prestakuntza ematen diete batxilergoan.
Horrekin batera, euskal kulturarekiko ezagutza eta atxikimendua bultzatzeko asmoz, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren hainbat lehiaketatan parte hartzera gonbidatzen dituzte ikasleak, eta azpimarragarria da ikasleek lehiaketa horietan lortu dituzten emaitza ezin hobeak. Horrela, 2021-2022ko ikasturtean, Resurreccion Maria Azkue literatura sariko poesia sailean eta Urruzuno literatur lehiaketako prosa eta poesia ataletan lehen sariak eskuratu dituzte Zumaia BHI Herri Eskolako ikasleek.
Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau: zumaiabhi.hezkuntza.net.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Zumaia BHIek babestutako edukia