Snowboarda

Lucas Egibar, munduko txapeldunorde

Laugarren egin du gaur, eta ezin izan dio Urrezko Globoko lehen postua kendu Martin Noerl alemaniarrari.

Lucas Egibar, ezkerretik hasita lehenengoa, pasa den astean Veysonnazen (Suitza). LAURENT GILLIERON / EFE
2023ko martxoaren 26a
18:44
Entzun

Lucas Egibarri gutxi falta izan zaio snowboard kroseko munduko txapeldun izateko. Donostiarra Urrezko Globoaren sailkapeneko bigarren postuan heldu da gaur Mont-Saint-Anne estazioan (Quebec) jokatu den finalera, baina ezin izan da atzo bezain bikain sentitu, eta bigarren postuarekin konformatu behar izan du. Martin Noerl alemaniarra izan da garaile.

Egibar 24 punturen desabantailarekin heldu da gaurko probara, eta, irabazteko, ia derrigorrezkoa zuen berak irabaztea eta Noerlek bigarren ez egitea. «Gure esku dagoen helburu bat da eta lor dezakegu: sekula ez gara horren gertu egon», esan zuen atzo; baina ez da posible izan. Noerlsek donostiarraren lana aitortu du: «Dena oso berdinduta egon da, biok merezi genuen Urrezko Globoa aurten», adierazi du.

29 urteko kirolariak 2015. urtean irabazi zuen Urrezko Globoa lehen eta, oraingoz, azken aldiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.