Aizkora

Otaño nagusitu da Mugertzaren aurkako aizkora apustuan

Beizamakoak minutu bat baino gehiagoren aldea atera dio Mutrikukoari. 10.000 euro zeuden jokoan.

Eneko Otaño garaipena ospatzen, gaur, Azpeitian (Gipuzkoa). IDOIA ZABALETA / FOKU
2023ko martxoaren 26a
19:06
Entzun

Eneko Otañok irabazi du gaur Azpeitian (Gipuzkoa) jokatu den aizkora apustua. Beizamakoak 48 minutu eta 26 segundo behar izan ditu 21 kana-erdiko mozteko, Ugaitz Mugertzak hogei mozteko behar izan dituen minutuak baino bat gutxiago. Lanak 49 minutu eta 45 segundotan bukatu ditu Mutrikukoak. Alde bakoitzak 5.000 euro jarri ditu jokoan.

Hasieratik jarri du erritmo gogorra Otañok, eta amaierara arte eutsi ahal izan dio. Mugertzak, berriz, ez du asmatu kana-erdiko bateko abantaila kudeatzen. Ikusle andana elkartu da Azpeitiko zezen plazan, eguraldi ona lagun.

Gaurkoa Mugertzaren lehen apustua zen herri kiroletan, eta Otañoren laugarrena. Abenduan itxi zuten tratua, zezen plazatik gertu, Mendizabal jatetxean. Ordutik, lau hilabeteko prestaketa aldia osatu dute.

Otañok, 20 urterekin, Mikel Larrañagaren aurka galdu zuen bere lehen apustua, baina ordutik hiru irabazi ditu jarraian: Mieltxo Mindegiaren kontra bat, Xabier Orbegozo Arria V.a-ren aurka iaz, eta Mugertzaren aurka gaur.

Ugaitz Mugertza eta Eneko Otaño, gaur, Azpeitiko zezen plazan (Gipuzkoa).Idoia Zabaleta / Foku

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.