Hipoteka

Urtarrilean %11,8 hipoteka gehiago sinatu dira

Hego Euskal Herrian etxebizitza erosteko 2.287 hipoteka sinatu dira urtarrilean, 2022an baino 243 gehiago.

Higiezinen enpresa baten erakusleihoa, Donostian. JUAN CARLOS RUIZ / EFE
maddi iztueta olano
2023ko martxoaren 27a
15:53
Entzun 00:00:0000:00:00

Abenduko jaitsieraren ondotik, etxebizitza erosteko hipoteka gehiago sinatu ziren urtarrilean Hego Euskal Herrian: 2.287. Iragan urteko datuekin alderatuta, %11,8ko igoera izan da. Halaber, handitu egin da maileguan hartutako kapitala, hots; 310 milioi izan ziren iazko urtarrilean, eta, aurten, berriz, 354 milioi.

INE Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako datuen arabera, are handiagoa da aurreko hilarekin konparatuta dagoen koska: abenduko datuekin alderatuta, %37 hipoteka gehiago sinatu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.