Frantziako Finantza Fiskaltzak bost bankuren egoitzak miatu ditu

Zerga iruzur larriagatik ikertzen ari dira Societe Generale, BNP Paribas, Exane, HSBC eta Natixis.

Societe Generaleren banku bat, Parisen. IAN LANGSDON / EFE
inaut matauko rada
2023ko martxoaren 28a
15:18
Entzun

PNJ Frantziako Finantza Fiskaltzak, Alemaniako hainbat fiskalen laguntzaz, bost bankuren Parisko egoitzak miatu ditu gaur goizean, Le Monde egunkariak aurreratu duenez. Fiskaltzak adierazitakoaren arabera, uste dute zergak Frantzian ordaintzen dituzten enpresetako akziodun atzerritarrek, egoitza fiskala Frantziatik kanpo dutela aprobetxatuta, izkin egin diotela dibidenduen gaineko zergak ordaintzeari. Antza, baliteke urtero milaka milioi euroko iruzurra egin izana.

CumCum izenez da ezaguna zergak ez ordaintzeko teknika hori. PNJk adierazi duenaren arabera, dibidenduen ordainketa eguna gertu dagoenean, egoitza fiskala atzerrian duten akziodunek Frantziako banku horiei ematen dizkiete beren tituluak aldi baterako. Hala, Frantziako Ogasunak egoitza fiskala atzerrian duten pertsona horiei aplikatzen dizkien zergak saihestea lortzen dute. Izan ere, Frantziako bankuek dituzten akzioen dibidenduek ez dute ia zergarik ordaintzen. Behin zerga saihestuta, akzioen mailegu hori iraungi egiten da, eta jatorrizko akziodunari itzultzen zaizkio, zerga askoz gutxiago ordainduta.

Societe Generale, BNP Paribas, Exane, HSBC eta Natixis bankuen Parisko egoitzak ikertu dituzte; Frantziako hamasei epailek zuzendu dute operazioa, eta 150 ikertzaile baino gehiagok parte hartu dute. Alemaniako sei fiskalek ere lagundu dute. Fiskaltzak adierazi du kooperazio judizial bidezko Europako prozedura bat izan dela.

Le Monde-k 2018an atera zituen argitara lehenengoz bankuen trikimailu horiek, eta PNJk 2021eko abenduan abiatu zuen ikerketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.