Donostiako Udalak jakinarazi duenez, 65 urteko gizonezko bat hil zen atzo iluntzean, bere etxearen kanpoaldeko zuhaitzetan kimatze lanak egiten ari zela.
20:45ean gertatu zen istripua, biktimak eta haren emazteak Txurdiñene bidean duten etxean. Gizona zuhaitzak kimatzen ari zela, horietako bat gainera erori zitzaion. Emazteak deitu zuen larrialdietara. Haraino joan ziren udaltzainak eta anbulantzia bat, baina gizona hilotz zen ordurako.