Albistea entzun

Gazte ekintzaileak

Kutxaren sariak talentu «gazte eta konprometituarentzat»

Kutxa fundazioak Inspira Gazteak sarietarako hautagaitza deialdia zabaldu du. 15.000 euroko bost sari dira, gizarte, ingurumen eta hezkuntza-berrikuntza gaiekin konpromisoa eta ekintza erakusten duten bizi ibilbideak saritzeko.

Kutxaren egoitza diren Arbide dorreetako bat, Donostian.
Kutxaren egoitza diren Arbide dorreetako bat, Donostian. Kutxa Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko martxoak 29 09:39

Kutxa fundazioak lehen Inspira Gazteak jarri ditu abian. Bost sari dira, hamabosna mila eurokoak, 20-30 urte arteko Gipuzkoako gazteen artean banatzeko, eta, haiek emateko, aintzat hartuko dituzte gazteen ibilbide pertsonala eta profesionala, lidergoa, hazkunde potentziala, ekintzailetzarako gaitasuna, merezimendua eta besteentzat eredu izateko modua.

Gizarte, ingurumen eta hezkuntza-berrikuntza gaiekin konpromisoa eta ekintza erakusten duten bizi ibilbideak saritzea da helburua, baita Gipuzkoaren transformazio sozialaren aldeko ezagutza sortzeko eta sustatzeko konpromiso eta ekintza ibilbideak ere.

Goi mailako ikasketak egiten ari diren edo bukatuta dauzkaten 20-30 urte arteko gazteak aurkez daitezke, eta hautagaitzek Gipuzkoako gizartearekin lotura zuzena izan behar dute. Gaur zabaldu da deialdia, eta maiatzaren 26an itxiko da hautagaitzak aurkezteko epea.

Bost kategoria daude sarietan: gizarte ekimenaren arloan, berrikuntzaren bidez arrakala eta desberdintasun sozialak murrizteko egitasmoak eta ekintzak sarituko dira; ingurumen ekimenaren esparruan, berotze globala arintzen eta klima larrialdira egokitzen laguntzen duten gazteak sarituko dira; hezkuntza berrikuntzaren kategorian, ekitatea eta bikaintasuna bermatzeko egitasmoak proposatzen dituzten gaitasun kritikoko eta sortzaileko gazteak.

Ezagutzaren sustapenaren arloan arte, zientzia eta letren ezagutzaren sorkuntzarekin eta sozializazioarekin konprometitutako gazteetan jarriko da fokua. Ekintzailetzaren kategorian, berriz, euren lidergoarengatik zein espiritu ekintzaileagatik nabarmendu diren gazteak saritu nahi dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©R. H.
Lehortearen eraginak, Fustiñanako zereal lurretan (Nafarroa). ©IÃÑIGO URIZ / FOKU

JATEN DUGUN LURRA

Jokin Sagarzazu

Hego Euskal Herrian erabilgarri dagoen uraren %80 nekazaritzan erabiltzen da, lurrak ureztatzeko. Jada hasiak dira labore batzuk beste batzuekin ordezkatzen eta ekoizpenean ur gutxiago baliatzeko teknikak erabiltzen.
 ©ADRIANA CLIVILLE
Auto baten estankotasuna probatzeko ganbera Suzukiren Hungariako lantegi batean. ©ZSOLT SZIGETVARY / EFE

Ura, ekonomiaren zainetan

Irune Lasa

Industrian, zerbitzuetan, ekonomiaren alor gehienetan bihurtu da ezinbestekoa ura erabiltzea. Eta badaude sektore batzuk ur kontsumitzaile oso handiak direnak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...