Autogestioa

‘100 urte bakarrik ezin da’ dinamika aurkeztu dute Gasteizen

Gorazarre egin nahi diote asanblada mugimenduari, autogestioari eta okupazioari, eta iragarri dute jarduerak antolatuko dituztela urte osoan

Goizean aurkeztu dute egitasmoa Gasteizen. RAUL BOGAJO / FOKU
2023ko martxoaren 30a
18:09
Entzun

40 dauzka Hala Bedik, 35 Gasteizko gaztetxeak, 15 Auzolana pilotalekuak, eta 10 Errekaleorrek. Sumendi da gazteena, Judimendi auzoko gazteen gunea: 7 urte bakarrik dauzka. Bosten artekoa ez da urtebetetze biribila, baina bai handia. Horregatik, martxan ipini dute 100 urte bakarrik ezin da dinamika, «bizirik eta egurra ematen jarraitzeko gogoz» segitzen dutela ospatzeko. Goizean egin dute aurkezpena, Gasteizen.

Azaldu dutenez, hainbat jarduera egingo dituzte urtean zehar, hainbat urtean bostak elkartu dituzten ideiei «indarra emateko»: «asanblada mugimenduari, autogestioari eta okupazioari», alegia.

Urriaren 21ean emango diote akabera dinamikari. «Ehun urte baino gehiago eraikitzen daramagun Gasteiz berriro aldarrikatu eta defendatuko dugu», esan dute aurkezpenean Ane Gebara eta Unai Lopez de Armentia bultzatzaileek. «Jarrai dezagun, beraz, beste ehun urtez autogestioa bultzatzen, bultza dezagun herritarron autoantolakuntza, jarrai dezagun gustuko ez gaituzten araugileei begietan atzaparra sartzen, proiektu berriak sortzen, herri boterea eraikitzen eta defendatzen».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.