Albistea entzun

Nekazaritza

Motel, baina ugarituz doaz ekoizpen ekologikorako lurrak EAEn

2016tik hona ia hirukoiztu egin dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ekoizpen ekologikora bideratutako lurrak. Halere, hazkundearen erritmoa moteldu da azken urtean.

Barazki ekologikoen postua Iruñeko Geltokin antolatutako Ekomerkatuan, 2020an.
Barazki ekologikoen postua Iruñeko Geltokin antolatutako Ekomerkatuan, 2020an. Jagoba Manterola / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Iztueta Olano -

2023ko apirilak 3

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden nekazaritza lurren 9.104 hektareatik ekoizpen ekologikora bideratuta daude 1.199. Gaur zazpi urteko datuei erreparatuta, ia hirukoiztu egin da 2016tik hona ziurtatutako nekazaritza lurren eremua. Lur horien artean, abeltzaintza ekologikoak —haragitarako hegaztien eta behien ekoizpenak— izan du hazkunderik handiena.

Halere, azken urtean moteldu egin da hazkundearen erritmoa. Gaur-gaurkoz, EAEko nekazaritza lurren %5 daude ekologikoan ziurtatuta, eta kopuru horrek ez du inolaz ere betetzen Baserritik mahaira Europako Itun Berdearen helburua: hots, 2030. urtean lurren %25 ekologikoak izatea. Dena den, helburua lortzeko zorian daude fruten (%21) eta barazkien (%19) ekoizpenak.

Bestalde, iaz 43 profesionalek eman zuten izena ekoizpen ekologikoan, eta horietatik %86k ekoizpen konbentzionalean jarduten zuten aurretik. Hortaz, eredu ekologikorako urratsa egin dutela azpimarratu du Euskadiko Nekazaritzaren eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak. Halere, belaunaldien arteko errelebo faltaz ohartarazi dute, eta horixe jo dute hazkunde motelaren erantzuletzat.

Ekolurra

Aldiz, Ekolurra bereizgarriaren garrantzia azpimarratu du Kontseiluak. 2021ean sortu zuten, eta euskal ekoizle ekologikoen elikagaiak identifikatzeko balio du. Haien arabera, horrek kontsumitzaileen eta ekoizleen premia bati erantzuten dio, zerari: elikagaien jatorria eta kalitatea ziurtatzea.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

<b>Mitxel Lakuntza, atzo.</b> ELAko buruak aldarrikatu du grebak direla akordio onak lortzeko modurik onena. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Azken bi urteetan oinarrizko elikagaien prezioa %25,2 igo dela kalkulatu du ELAk

I. M. E.

Sindikatuko ikerlarien ustez, Hego Euskal Herriko inflazioa %4,1ekoa izango da aurten. Euskal bankuen mozkinak %50etik gora igo dira
Endika Perez LABeko Ekintza Sozialeko arduraduna eta Igor Arroyo koordinatzaile orrokorra, atzo. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Sozietateen gaineko zerga igotzeko garaia dela esan dio LABek Jaurlaritzari

I. V. G.

Salatu du egungo zerga ereduak langileen zama handitzen duela, eta zerbitzu publikoak ahuldu
Trafikoa Donostiako erdigunean. ©Jon Urbe / Foku

Euro 7 urardotu bat onartu dute EBko gobernuek

Iker Aranburu

Proposamenak ez ditu behartuko autogileak beren ibilgailuen motorren CO2 eta NOx isuriak gutxitzera, baina pneumatikoek eta galgek isuritako partikulak gutxitu beharko dituzte. Europako Parlamentuarekin negoziatu beharko dute orain.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...