LAN ISTRIPUAK

Langile bat hil da Andosillan, pabiloi bateko teilatutik erorita

Goizeko 10:00ak pasatxo jazo da ezbeharra, Andosillan (Nafarroa). 54 urteko langilea industria pabiloi bateko teilatuan zebilen lanean, eta erori ostean hil da.

Lan heriotza bat salatzeko elkarretaratzea, Donostian, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
inaut matauko rada
2023ko apirilaren 3a
13:07
Entzun 00:00:0000:00:00

Andosillako industria pabiloi bateko teilatuan lanean zebilen langile bat hil egin da gaur, erori ostean. Nafarroako larrialdi zerbitzuak (medikuak, Polizia eta suhiltzaileak) istripuaren lekura bertaratu dira, baina ezin izan dute langilearen bizitza salbatu.

Oraindik ez dituzte istripuaren zergatiak argitu, eta Foruzaingoak ikerketa martxan jarri du kasua argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.