Laso 9-22 Altuna III.a
Erakustaldia emanda irabazi dio Altunak Lasori
Egungo txapelduna 5-2 aurreratu da, baina ordutik amaierara arte bikain jokatu du amezketarrak. Hamasei tanto egin ditu, eta bat galdu.

Unai Lasoren eta Jokin Altunaren arteko partida batek beti sortzen du ikusmina, baina gaur ez da lehia askorik izan: kantxan agindu egin du Altuna III.ak, eta erakustaldia emanda gailendu zaio egungo txapeldunari (9-22).
Partida ederki hasi du Lasok, sakez min egiten eta eskuinarekin gozatuz. 5-2 aurreratu da, baina Altunak sakez zabalera egindako bi tantok erabat aldatu dute dinamika. Tanto gogor batzuk jokatu dituzte jarraian, baina Amezketakoaren alde erori dira guztiak.
Neurketa borobila egin du, eta ez dio aukerarik eman Lasori. Nafarrak aitortu du: «Berak dena perfektu egin du». Hamasei tanto egin ditu, eta bakarra galdu du. Aurkeztu du hautagaitza aurtengo txapelketa irabazteko.
Datorren larunbatean Elezkano II.aren aurka jokatuko du Lasok, eta Elordiren kontra Altunak igandean. Lehen jardunaldian, A multzoko beste partidan, 22-19 irabazi zion Elordik Elezkanori.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.