Lana

Enplegua bermatzeko neurriak eskatu dituzte VW Landabeneko eta enpresa hornitzaileetako batzordeek

Ibilgailu elektrikoa egiteko aldaketak inor kanpoan utz ez dezala eskatu dute batzordeek, eta Landabenek eta haren hornitzaileek «estrategikoak izaten» jarrai dezatela.

Ordezkariek egindako protesta, gaur, Landabenen. IDOIA ZABALETA / FOKU
inaut matauko rada
2023ko apirilaren 24a
15:07
Entzun 00:00:0000:00:00

VW Landabeneko eta hura hornitzen duten enpresetako langile batzordeek elkarretaratzea egin dute gaur lantegiko atarian, ibilgailu elektrikoen fabrikaziorako trantsizio prozesuan Landaben eta haren hornitzaileak «estrategikoak» izan daitezela eskatzeko. Duela bi aste Landabeneko lanige batzordeak salatu zuen auto elektrikoentzako bateriak muntatzeko lantegiak «kolokan» segitzen duela, eta enpresaren zuzendaritzak jarrera berdinarekin jarraitzen du.

Aste honetako ostegun eta ostiralean bilerak egingo dituzte Wolfsburg-en (Alemania) VWeko zuzendarien, VW Landabeneko zuzendarien eta enpresa batzordeko kideen artean. Langileen ordezkariek diote haien eskakizunak sinpleak direla: «Aldaketa prozesuak ez dezala inor kanpoan utzi, eta hazten lagundu diezagula». Kontrara, diote zuzendaritzatik jaso dituzten azken informazioak ez direla onak: «Produzkio bolumenak hitzartutakoaren oso azpitik mugatzea, gure hornitzaileen ezegonkortasuna eta ziurtasunik eza, enplegua eta industria garapena bermatzeko ezinbestekoak diren proiektuetarako finantzazio falta eta lidergo falta nahasgarria».

Langileen eskakizunak entzuteko eskatu diote zuzendaritzari, baita elkarrizketarako espazioak eskaintzeko ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.