Maiatzaren lehena

Milioi bat pasatxo manifestari atera dira kalera Frantzian

Istilu larriak gertatu dira Parisen, Lyonen, Nantesen eta Tolosan, besteak beste, eta dozenaka pertsona zauritu eta atxilotu dituzte.

Manifestari bat suziri bat botatzen, Poiziaren aurka, atzo, Parisen. CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE
2023ko maiatzaren 2a
08:16
Entzun

Erretreten erreformak Frantziako kaleetan pizturiko sua hauspotu egin zuen atzo maiatzaren lehenak. CGT sindikatuaren arabera, bi milioi pertsona baino gehiago atera ziren atzo kalera, eta horietako milioi erdi, Parisen. Frantziako Ministerioak, berriz, adierazi zuen manifestariak 782.000 izan zirela, eta, Parisen, 112.000.

Istiluak gertatu ziren hainbat hiritan; besteak beste, Parisen bertan eta Lyonen, Tolosan (Okzitania) eta Naoneden (Nantes, Bretainia).

Barne MInisterioaren arabera, gutxienez 108 polizia zauritu zituzten atzoko protestetan. Ez du Poliziak zaurituriko protestarien kopururik eman, ordea. Halere, 291 pertsona atxilotu zituztela gaineratu du.

Elisabeth Borne Lehen ministroak adierazi du indarkeria «onartezina» zela.

Sindikatuetako ordezkariek gobernuari ohartarazi diote erretretaren erreformaren aurkako haserrea bizirik dagoela. «Ez dugu orrialdea pasatuko pentsioen erreforma hau baztertzen ez duten arte. Irabazteko gogoa indartsu dago», esan zuen atzo Sophie Binet buruzagiak.

Denera 300 manifestazio inguru egin zituzten atzo. Gerald Darmanin Barne ministroaren esanetan, horietako gehienetan ez zen indarkeriarik egon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.