Gizon bati hamabi urte eta erdiko espetxe zigorra jarri diote pisukidea hiltzeagatik

Hilketa Bilbon izan zen, iazko urrian. Epaiari ez diote helegiterik jarriko.

Bizkaiko robintzia auzitegia, artxiboko irudian. MIGUEL TOñA / EFE
2023ko maiatzaren 2a
20:48
Entzun

Herri epaimahaiak aho batez hartu du erabakia: ebatzi dute gizon bat bere pisukidearen hilketaren erruduna dela. 2022ko urriaren 22an hil zuen pisukidea, Bilbon zuten pisuan. Herri epaimahaiaren erabakia oinarri, kasuaz arduratu den epaileak jarri dio zigorra: hamabi urte, sei hilabete eta egun bateko espetxe zigorra bete beharko du hilketagatik, berrerortzearen astungarriarekin eta alterazio psikikoaren aringarrairekin. Behin kartzelatik aterata, zaintzapean aske egongo da hamar urtean. Gainera, biktimaren sei anaietako bakoitzari 16.500 euroko kalte ordaina eman beharko dio. Alde guztiak ados daude zigorrarekin, eta, horrenbestez, ez dute helegiterik jarriko.

Bizkaiko probintzia auzitegian egindako lehen saioan bertan onartu zuen gizonezkoak pisukidea hil zuela. Zenbait aiztokada sartu zizkion, eta, ostean, etxetik alde egin zuen, biktima lurrean utzita. Handik hiru egunera hil zen, ospitalean. Gizonezkoa beste hilketa batengatik ere zigortu zuten aurrez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.