Istripuak

27 urteko gizon bat hil da auto istripuz Ermuan

Autoak Ermuko sarrerako biribilgunea gainetik zeharkatu du, eta errepidearen hesiak jo ditu.

Ermura sartzeko biribilgunea. GOOGLE MAPS
2023ko maiatzaren 8a
07:35
Entzun

27 urteko gizon bat eta haren txakurra hil dira auto istripuz Ermuan (Bizkaia). Gauerdi aldean jazo da ezbeharra, Ermura sartzeko N-634 errepidean. Autoak sarbideko biribilguneetako bat zeharkatu du gainetik, tuneletik atera bezain laster, eta errepidearen hesi bat jo du.

Gidaria istripuan bertan hil da. Lekuko bat eta hainbat ertzain hura suspertzen saiatu dira, «baina ez zuen bizi konstanterik»; istripuaren gunera bertaratu diren osasun langileek haren heriotza baieztatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.