Energia

Euskal Haizie enpresak parke eoliko bat eraiki nahi du Añanan eta Erriberagoitian

6,2 megawatt-orduko potentziako zortzi haize errota ezarri nahi ditu Arabako bi udalerri horietan.

Haize errotak. JAGOBA MANTEROLA/ FOKU
2023ko maiatzaren 8a
11:22
Entzun

Euskal Haizie enpresak parke eoliko bat eraiki nahi du Añanan eta Erriberagoitian (Araba), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu duenez. Bertan jasota dagoenez, enpresak Cantoblanco parke eolikoa izeneko proiekturako administrazio baimena eta ingurumen eraginari buruzko azterketa eskatu ditu.

Zortzi haize errota ezarri nahi dituzte Añanan eta Erriberagoitian, 6,2 megawatt-orduko potentziakoak. Sortutako energia husteko azpiegitura bat eraikitzea ere aurreikusten dute: besteak beste, Erriberagoitian azpiestazio bat jarri nahi dute, 17 kilometro baino gehiagoko goi tentsioko linea bat Erriberagoititik Gasteizeraino, Iruña Okatik igarota, eta beste azpiestazio bat hiriburuan bertan.

Euskal Haizie enpresaren egitasmoa aldizkari ofizialean argitaratu ondotik, 30 eguneko epea ireki da proiektuaren dokumentazioa kontsultatu eta alegazioak aurkezteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.