Ezbeharra

Pertsona bat hil da Barakaldon, metroak harrapatuta

Gurutzeta eta Sestao arteko tren zerbitzuak eten dituzte

Bilboko Metroko geltoki bat, artxiboko irudia. LUIS TEJIDO/ EFE
2023ko maiatzaren 8a
11:28
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, pertsona bat hil da Barakaldon (Bizkaia), metroak harrapatuta. Horregatik, Gurutzeta eta Sestao arteko metro zerbitzua eten dute. Ertzaintzak adierazi du 09:45ak aldera gertatu dela, Barakaldoko Bagatza geltokian.

Bilboko Metroak adierazi du zerbitzuarenak «ez diren» arrazoiengatik gertatu dela ezbeharra, eta protokoloak dioenaren arabera eten dituztela tren zerbitzuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.