Ezbeharra

Arraunlari talde bat erreskatatu dute Zumaian, trainerilla irauli ondoren

18:30ak aldera gertatu da, Santiago hondartzaren parean. Olatuek Telmo Deun arraun elkarteko trainerilla bat irauli dute. Arraunlariak onik atera dira uretatik. Bideoa, albistearen barruan.

Erreskate lanak, atzo arratsaldean, Zumaian (Gipuzkoa). BALEIKE
Baleike
2023ko maiatzaren 10a
07:56
Entzun

Susto galanta izan zuen atzo arratsaldean Zumaiako (Gipuzkoa) Telmo Deun arraun elkarteko arraunlari talde batek. Trainerilla ligan murgilduta dago kluba, eta ontzi horietako batekin ari ziren entrenatzen mutilak Urolaren itsasadarrean. Bokalera hurreratu zirenean, baina, olatu batek eraman egin zuen ontzia, baita irauli ere.

18:30ak aldera gertatu zen. «Antxoatan dauden arrantza ontziei begira geunden, eta han ikusi dugu trainerilla bat zegoela Santiago hondartzaren aurrean. Haize olatu handia zegoen, eta olatu horietako batek ontzia jo du. Arraunlariek kontrola galdu dute, eta halako batean irauli egin da», adierazi dio Baleike-ri lekuko batek. Herritar horrek larrialdietako telefonora deitu duen bitartean, bertan zeuden beste lagun batzuk klubeko arduradunei deika hasi ziren. Klubetik bi lantxa bidali zituzten arraunlariak erreskatatzera.

Jarraitu irakurtzen:Arraunlari talde bat erreskatatu dute Santiago parean trainerilla irauli ondoren

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.